Eu

“Berrikuntzatik, ekintzailetzatik eta ikaskuntzatik abiatuta, koiuntura sozioekonomikoari aurre egiteko gai izango gara”, dio Muelak

2017.eko maiatzak 25

Turismo eta Merkataritzako Sailburuorde Isabel Muelak eta Merkataritzako Zuzendari Juan Andradesek merkataritzako berrikuntzaren eta ekintzailetzaren inguruan Aenkomerrek antolatu duen jardunaldian parte hartu dute gaur. Muelak amaiera eman die hitzaldiei eta merkataritzako zuzendariak hiri-gunetako enpresarien etorkizunari buruzko eztabaidaren baitan Jaurlaritzak abiatu duen estrategia azaldu du horietako batean.

Egoera ekonomikoan eta krisiaren eraginean oinarrituriko gai ezberdinak jorratu dituzten jardunaldi hauek hirugarren urtez egin dira. Sailburuordeak azaldu duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean jakitun dira merkataritzak berritu beharra duela, aro berrira egokitu eta orain arte eskaini duen kalitatea parametro oso ezberdinetatik eskaini behar duela.

Horrenbestez, merkataritza elektronikoaren gorakada handia bizi duen inguru batean, funtsezkoa da enpresen negozio-bolumena handituko duten erremintak indartzea, saltzeko bide berriak ireki eta saltzeko aukerak optimizatuko dituzten teknologia eta ideia berriak ezarriz.

“Giscom bezalako erremintek”, argitu du Muelak, “jarduera ekonomikoaren garapenean eragiten duten merkataritza-datuak, aldagaiak eta faktoreak aztertzen dituzte. Aurrekoa, koiuntura sozioekonomiko honi berrikuntzatik, ekintzailetzatik eta ikaskuntzatik abiatuta aurre egiteko eskuragarri dauden aukeretako bat baino ez da”.

Merkataritzako zuzendariak, bestetik, merkataritzari dagokionean sailak aplikatu dituen ardatz estrategikoetako zenbait azaldu ditu: nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza eta datuen analisia. Andradesek argitu du Merkataritzako Plan Zuzentzaile baten lanketan murgilduta daudela eta dokumentuak parte-hartzailea izan beharko duela, eskualde-mailako ikuspegia eskaintzeko alde batetik eta, bestetik, arloaren azterketa jasotzeko ere, "arloa, multzo homogeneotzat baino, errealitate oso ezberdinak barne hartzen dituen osagaitzat hartua izango delarik”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @muelalopez
    2017.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    “Desde la innovación, el emprendizaje y el aprendizaje podremos abordar la coyuntura socioeconómica” afirma Muela https://t.co/WZGm108Mwz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak