Eu

Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordearen topaketak 2017-2021 Gizarteratze Plana prestatzeari ekin dio

2017.eko maiatzak 25

-        Marcos Muro buru izan da topaketan, non besteak beste Eudeleko eta Foru Aldundien ordezkariek parte hartu duten

Enplegu  eta Gazteria sailburuorde Marcos Muro buru izan da gaur goizean Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordearen topaketan. Bertan zenbait euskal erakundetako ordezkariek hartu dute parte, hala nola Eusko Jaurlaritzak, Eudelek edo Foru Aldundiek. Gaurko topaketan ofizialki ekin zaio 2017-2021 Gizarteratze Plana prestatzeari; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila dagoeneko horretan lanean da legealdiaren hasieratik.

Plan berri honek, Gizarteratze Aktiboko III. Plana ordeztuko duenak, helburu izaten jarraituko du euskal herritar ahulenen pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzea. Izan ere, Planak hiru esparru izango ditu ardatz: enplegua, gizarte-zerbitzuak eta diru-sarrerak bermatzea.

Hemendik aurrera, oinarri gisa aurreko planaren diagnostiko-lanarekin, tartean diren eragile guztien iritziak bilduko dira, hots, Erakunde arteko Batzordearen ordezkarienak, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluarenak, Sailarteko Batzordearenak eta Elkarrizketa Zibilerako Mahaiarenak.

Zume horiekin aurreikusi da Plan berriaren proposamena udazkenaren hasierarako prest egotea. Orduan Erakunde arteko Batzordearen aurrean aurkeztuko da, onar dezan eta tramitazio ofizialari ekiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak