Eu

Tapiak biozientziek zabaltzen dituzten aukerak azpimarratu ditu Transmodal Logistika Intermodalaren Foroan

2017.eko maiatzak 25

Biozientzien sektoreak balioa eta aberastasuna sortzeko duen gaitasuna frogatuta dago. Euskadik BIOERREGIO izaera aitortua du nazioarte mailan, aurrera eraman den apustu estrategikoari esker. Euskal bioempresek krisiari aurre egiteko gaitasunak dituztela erakutsi dute eta etorkizunerako ekonomia eredu izan daitezkeela. Gaur egun Euskadin 80 entitate baino gehiagok egiten dute ikerketa bioteknologiaren eremuan, eta sektoreak 1183 pertsonari ematen die lana. Basque Bio Cluster bezala ezagutzen den sektoreko 30 enpresek, 268 miloi euroko fakturazioa dute euren produktu eta zerbitzuei esker.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, logistika farmazeutikoa ardatz izan duen Logistika Intermodalaren Transmodal Foroaren hasiera ekitaldian parte hartu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak