Eu

Baskegur-ek sektoreko feria garrantzitsuenekin erlazionatutako enpresa- eginkizunak antolatu ditu: Ligna Hannover eta Elmia Wood Suedian

2017.eko maiatzak 23

Berrogeita hamar euskal enpresek baino gehiagok feria hauek bisitatuko dituzte, euren harreman komertzialen sarea handitu, sinergiak sortu eta aurkezpen eta erakustaldi desberdinak egiteko asmoz.

Egutegi internazional bizia basogintza eta egurraren sektorean diharduten enpresentzako, izan ere egurra prozesatzeko eta bihurtzeko makina, ekipo eta erreminten inguruko nobedadeak ezagutzeko bi hitzordu nabari izango baitira aurki. Baskegur-ek maila internazionaleko bina eginkizun antolatu dizkie bere bazkideei guztiek batera eta bateginik, Hannover-eko LIGNA feria eta Suediako Elmia Wood bisita dezaten. “Eginkizun hauekin, Baskegur-ek bazkideak gure inguru geografikotik ateratzeko asmoz, bazkideen beraien arteko lankidetza erraztu eta sustatu gura ditu, horretarako sektorearen hobetze eta trebatzean sustraitzen diren lan-sinergia interesgarriak sortuz”, Baskegur-eko zuzendari Oskar Azkarate-k nabarmendu duen bezala.

Azkarate, elkarteak antolatzen dituen eginkizunek basogintzan eta egurraren sektorean duten harrera onarekin oso pozik dago. Baskegur-ekin batera Hannover-eko hitzordura hurbilduko diren enpresen kopurua bikoiztu egin da eta oso azpimarragarria da ere bai, Elmia Wood-en parte hartzeko asmoz, Suediako Jönköping herrira batera bidaiatuko duten enpresen zenbatekoa.

Ordezkaritza instituzional bat, enpresa eta Baskegur-ekin batera izango da hitzordu garrantzitsu hauetan. Eginkizun komertzial honetan, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendari Peli Manterolak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saila ordezkatuko du.

Ligna, 4.0 Industria sektorera heldu da

LIGNA 2017 maiatzaren 26ra arte luzatuko da Hannover-en. Egurraren prozesatze eta bihurtzerako makina, ekipo eta erreminten mundu mailako feriarik handiena da. 49 herrialdetatik etorritako 1.500 erakusketarik ferian parte hartzen dute, aurreko edizioekin alderatuta nabarmen hazi den kopurua. Zazpi feria-txoko ditu, 128.000 metro koadro okupatuko dituztenak, eta bertan, serie-fabrikaziora eta pieza banakoak egitera bideratutako erreminta, makina eta instalakuntzak, gainazaleko teknologiak, egurraren deribatuen fabrikazioa, zerrategi-teknikak, egurraren erabilera energia- iturri gisa, makina-osagaiak eta automatizazioa, eta baso-teknikak lantzeko aukera izango da.

Elmia Wood, Suediako hitzordu nagusia

Elmia Wood, maila internazionaleko basogintza ferietako nabarmenetako bat da eta lau urterik behin, Jönköping basoan, basogintza industrialeko fabrikatzaile nagusienak eta mundu mailako hornitzaileak biltzen ditu. 30 herrialdetako 500 erakusketari baino gehiagok, euren nobedadeak aurkeztu ahal izateko bertan izango direla konfirmatu dute. Elmia Wood-en Baskegur-ek ekoizpen prozesuak kontrolatzen dituzten gailu mugikorrentzako eta software informatikoentzako aplikazioak erakusteko tailerrak antolatu ditu. Ekainaren zazpitik hamarrera bitartean, euskal enpresek, Suediako basoetako inguru naturaletan bertan, makina eta erremintak probatzeko aukera izango dute, bide batez teknika berritzaileenak ezagututa. Gainera, lehergaiak erabiltzen duen mozketa batera hurbilduko dira. Oraingo edizioaren nobedadeen artean, egurraren zamaketan eta garraioan oinarritutako atal berri baten aldeko apustua azpimarra daiteke. Horrez gain, baso-lanak burutzeko droneen erabilerari eskainitako espazio bat ere izango da. Ildo horretan, Baskegur-en enpresa- zeregin multzokatuaren parte hartzeak, ezagutza baliotsuak erdietsi, merkatuaren ikuspegi zabala eskuratu eta nazioarteko kontaktu sarea handitzeko aukera eskaintzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Oskar Azkarate, Baskegur-eko zuzendaria