Eu

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Soziolinguistika Klusterrarekin lankidetzan sustatutako ikastaro batek euskararen osasuna aztertuko du

2017.eko maiatzak 24

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzari esker, ‘Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan’ ikastaroak gure hizkuntzaren osasuna aztertuko du uda honetan. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) urtero antolatzen dituen Uda Ikastaroen barnean antolatuko dira jardunaldiak, uztailaren 20an eta 21ean. Guztira, bost hitzaldi eta hiru mahai-inguru izango dira.

Donostiako Miramar Jauregian izango dira jardunaldi hauek eta deskontuarekin izena emateko epea maiatzaren 31an amaituko da (izena emateko epea uztailaren 20ra arte luzatuko da). Ikastaroaren balio akademikoa 20 ordukoa izango da. Jardunaldien helburu nagusia da euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketak (Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Erabileraren Neurketa) oinarri hartuta, hizkuntzaren egoeraz hausnartzea.

Ikastaroaren xedeen artean honakoak ere badaude:

  • Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea.
  • Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabideaz hausnartzea.
  • Euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakontzea.

 

Euskararen egoeraren inguruko gogoeta egiteko arlo ezberdinetako adituak izango dira eta iritzi trukaketa sustatuko da. Tartean, antolatuko den mahai-inguruetako batean Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Mikel Arregi Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidentea izango dira.

Uda Ikastaroak Fundazioarekin batera bultzatutako elkarlanari esker izan da posible aurtengo egitaraua:

2017ko uztailaren 20a

09:00 - 09:15  Dokumentazio banaketa.

09:15 -  10:30 Hitzaldia:  ‘VI. Inkesta Soziolinguistikoen emaitzen haritik tiraka:  euskararen erabileran eragiten duten faktoreak’.

Jon Aizpurua Espin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna. Eusko Jaurlaritza- HPS (Gasteiz).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00  Hitzaldia: ‘Euskal Herriko hizkuntzen kale-erabilera eta erabileraren araberako udal-tipologiaren proposamena’.

Olatz  Altuna  Zumeta, proiektu zuzendaria.  Soziolinguistika Klusterra.

12:00 - 12:15 Geldiunea.

12:15 - 13:30 Hitzaldia:  ‘Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka’.

Iñaki  Martinez De Luna  Perez de Arriba, soziolinguista. Soziolinguistika Klusterra.

13:30 – 15:00             Geldiunea.

15:00 - 16:15 Mahai-ingurua. ‘Zertan da euskararen sustapena Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan?’

Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.

Mikel  Arregi  Perez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea. Nafarroako Gobernua.

Mathieu  Bergé, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidentea.

Nerea Azurmendi (moderatzailea), kazetaria. El Diario Vasco.

16:15 - 18:00  Mahai-ingurua:  ‘Euskararen erabileraren aktibazioan,  zer dago gizarte eragileen esku?’

Paul Bilbao, Kontseilua. 

Iker Martinez de Lagos, Topagunea. 

Mertxe Mugika, AEK. 

Garikoitz Goikoetxea (Moderatzailea), kazetaria. Berria

2017ko uztailaren 21a

 

09:15 - 10:30   Hitzaldia: ‘Demolingüística del euskera: similitudes y divergencias con la lengua catalana’ (‘Euskararen demolinguistika: katalanarekiko antzekotasunak eta dibergentziak’)

Natxo  Sorolla, Xarxa CRUSCAT eta Universitat Rovira i Virgili (Tarragona).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00  Hitzaldia: ‘Vitality thresholds in the demography of minority language groups’ (Bizitasun-atalasea hizkuntza minorizatuetako demografian).

Bethan Webb. University of the Highlands and Islands. Scotland

 12:00 - 12:15            Geldiunea.

12:15 - 13:30  Mahai-ingurua.Euskararen erabilera sustatzeko unibertsitatearen begirada’.

Estibalitz  Amorrortu Gómez. Irakaslea  Deustuko Unibertsitatea.

Asier Irizar. Irakaslea. Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI).

Jone Miren Hernandez. Irakaslea.  EHU/UPV.

Ana Urkiza. Irakaslea  Deustuko Unibertsitatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau