Eu

Mercadona´k Euskadin hedatzeko bere planak azaldu dizkio Beatriz Artolazabal sailburuari

2017.eko maiatzak 24
  • 2018an Jundizko bere zentro logistikoa, Vitoria-Gasteizen, errendimendu betean egongo da iparraldeko zonarako

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek topaketa bat izan du gaur arratsaldean Mercadonako zuzendari Patricia Cortizas eta José Elías Portalésekin, Euskal Autonomia Erkidegoko 13 zentrotan (5 Araban, 5 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan) dituen supermerkatuetan jarduten duen konpainiaren hedatze-planen berri izateko. Konpainiak 690 pertsona enplegatutik gora ditu, eta datorren urtean funtzionamendu betean jarriko du Jundizko bere biltegiratze- eta banaketa-zentroa Vitoria-Gasteizen. 

 

Artolazabal sailburuak bere interesa agertu du enpresaren prestakuntza- eta hautatze-planak ezagutzeko. Enpresak hiru urteko presentzia du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haren ordezkariek genero-berdintasuneko printzipioez eta langileak, batez beste 33 urteko adina dutenak, hautatzeko baldintzez hitz egin diote. Mercadonatik harreman arina dago Lanbiderekin bere dendetarako langileak hautatzean eta edukitzean.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Mercadona explica a la Sailburu Beatriz Artolazabal sus planes de expansión en Euskadi https://t.co/p08Xsdalmn

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Patricia Cortizas, José Elías Portalés