Eu

Artolazabal buru izan da 2016ko Memoria onartu duen Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordean

2017.eko maiatzak 24
  • Familia Bitartekaritzako Zerbitzua (FBZ) publikoa, doakoa eta borondatezkoa familia-gatazka bat artatzeko, bai bikotea hausteagatik edo guraso eta seme-alaben artean

VG 24 05 17

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal buru izan da gaur goizean iazko memoria aztertu duen Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordean. Memoriak adierazten du 2016an familia-bitartekaritzako zerbitzu publikoetan amaitutako espedienteen % 78,1 hasieran planteatutako egoerari buruzko akordio batekin itxi zela, eta horrek kasu askotan ekidin zuen zerbitzuaren erabiltzaileek auzibideari ekitea.

Bileran Eusko Jaurlaritzaren legealdirako bokal berriak eman dira jakitera: Ernesto Sáinz Lanchares eta  María Dolores de Juan. Foru Aldundiek erabaki dute Álava-Arabako Foru Aldundiak ordezkatuko dituela hirurak Batzordean, Miren Saratxagaren eskutik.

Familia Bitartekaritzako Zerbitzua (FBZ) zerbitzu publikoa, doakoa eta borondatezkoa da, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak familia-gatazka batean murgilduta dauden pertsonen esku jartzen duena. Gatazka bikotea (senar-emazteak edo izatezko bikoteak) hausteagatik edo familia-ingurunean sortutako beste inguruabar batzuengatik sortua izan daiteke, hala nola guraso eta seme-alaben arteko gatazkak, familia biologikoaren eta harrerako familiaren artekoak, familietan oinordetzengatik daudenak, familia-negozioetatik sortzen direnak, etab. Zerbitzu hau erabilgarri dago hiru lurraldeetan.

Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den topaketan parte hartu dute, baita ere, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak, Familia eta Dibertsitateko zuzendari Ernesto Sainz-Lancharesek eta Unibertsitateetako, EUDELeko, gizarte-erakundeetako, Elkargo Profesionaletako eta erakunde sozial eta administratiboetako zenbait ordezkarik.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak