Eu

Ekoizpen eta kontsumoaren aukera jasangarrien alde egin du Tapiak Bioterra Azokaren irekieran

2017.eko maiatzak 24

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak babesa eman dio gaur, urtetik urtera sendotzen ari den Bioterraazokari.

Azoka honen ardatzak energia eta baliabide naturalak, nekazaritza ekologikoa eta mugikortasuna dira, Sailaren beraren lan ildoekin zuzen zuzenean lerrokatzen diren ardatzak, “Jasangarritasuna, errespetua eta ingurumenaren zaintza bereziki zaintzen ditugu Euskadiko garapen ekonomikoaren alde egiten dugun apustuan; ekonomia berdea eta teknologia garbiak.”

Eusko Jaurlaritzak, eta orohar instituzioak eremu honetan adibide izan behar direla azpimarratu du Tapiak, eta hartuta dauden konpromisoak aipatu ditu, urte amaieran onartu nahi den Jasangarritasun Energetikoaren Legea eta 2020 Mugikortasun Energetikoaren Plan Orokorra.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak