Eu

Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak (Gobernu Bilera 2017-05-23)

2017.eko maiatzak 23

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak MET eta PTT laguntzak iragartzen ditu. Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzek, (PTT)Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetzen duten turismo-proiektuak garatzen laguntzeko programa-esparrua ezartzea eta, horretarako, turismo-fluxu berriak dinamizatzea eta sortzea dute helburu. Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu eta publikoak haien eskumen edo helburuetako bat turismo-jarduera garatzea edo sustatzea bada.

Diruz lagundu ahalko dira turismoko lurralde-proiektuak, helmugen erakargarritasuna hobetzen dutenak berrikuntzaren bidez eta turismo jasangarria eta arduratsua garatuz, helmugen kalitatea eta lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak; 1.291.429 euroko aurrekontua izanda.

Beste alde batetik, Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzen ( MET ) xedea  turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.

Laguntza hauen  onuradun izan daitezke pertsona fisikoak, sozietate zibilak eta turismo-alojamenduko tipologian koka daitezkeen  enpresak; jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak bitartekaritza-enpresa turistikoak,turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak,turismo-giden enpresak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko