Eu

700.000 euro pertsona desgaituei lan kontratu mugagabea egiteko lan merkatu arruntean (Gobernu Bilera 2017-05-23)

2017.eko maiatzak 23

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuak proposatuta, pertsona desgaituen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko xedearekin Lanbidek eskaintzen dituen laguntzen deialdia onartu du Eusko Jaurlaritzak. 

Laguntzen zuzkidura 700.000 eurokoa da eta EAEn errotutako enpresa guztiek eska ditzakete. Ondokoak izan beharko dute jasotako laguntzen helburuak: lan-kontratu mugagabeak egitea, lanpostuak egokitzea, norbera babesteko ekipamenduak eskuratzea eta desgaitasunen bat duten pertsonen lana oztopatu edo zaildu dezaketen oztopo guztiak kentzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko