Eu

4,2 milioi euro, pertsona desgaituentzako Enplegu Zentro Berezietako jarduera profesionala babesteko unitateak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-05-23)

2017.eko maiatzak 23

Pertsona desgaituek hiru aukera dituzte beren lanerako eskubidea gauzatzeko: enplegu arrunta, enplegu autonomoa eta Enplegu Zentro Berezietako (EZB) enplegu babestua.

Azken modalitate horri lotuta eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, EZBek gauzatzen dituzten Jarduera Profesionala Babesteko Unitateak finantzatzeko xedearekin Lanbidek eskaintzen dituen laguntzen deialdia onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Laguntzen zuzkidura 4,2 milioi eurokoa da.

Enplegu Zentro Berezien xede nagusia da lan produktiboa gauzatzea, merkatu-operazioetan parte hartuz erregularki, lan ordaindua bermatuz eta bere langile desgaituek beharrezkoak dituzten egokitzapen pertsonal eta sozialeko zerbitzuak eskainiz.

Jarduera Profesionala Babesteko Unitateak, aldiz, eginkizun ezberdinen garapenaren bitartez EZBetako langile desgaituek (lan-merkatu arruntean sartzeko aukera urriak dituztenak) aurkitzen dituzten oztopoak eraisten laguntzen duten talde multiprofesionalak dira. Aurrekoa garun-paralisia duten, gaixotasun mentala duten, % 65eko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten desgaitasun intelektual, fisiko edo sentsorialeko pertsonen egoera da, lanpostu bat lortzeko prozesuan edo lanpostu horretan jarraitu nahi dutenean.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gorabide
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    El @Gob_eus destina 4,2 millones a unidades de apoyo de Centros Especiales de Empleo para personas con discapacidad. https://t.co/oroJV68QD9

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    4,2M€ pertsona desgaituentzako Enplegu Zentro Berezietako jarduera profesionala babesteko unitateak diruz laguntzeko➡https://t.co/9phbn5dRFj

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    4,2 mill. € para financiar las unidades de apoyo de los Centros Especiales de Empleo para personas discapacitadas ➡ https://t.co/HFQ4ZxGsi2

Komunikabideek behera kargatzeko