Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Azaroaren 14a, Diabetesaren Munduko Eguna

2010.eko azaroak 15

 Paziente diabetikoaren Euskal Osasun Sistemaren radarrean

Euskadin kronikotasunari aurre egiteko estrategia

Mellitus Diabetesa da herri garatuetan, besteak beste, Euskadin, gehien hedatu den gaixotasun kronikoetariko bat da. Horregatik, bere agerpena prebenitzea, inpaktua murriztea, konplikazioen hazkundea murriztea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea gure osasun-sistemarako lehentasunezko erronka da. Helburu horrek honako beste honekin bat egiten du: "Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia", Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren diseinupean. Aipatu estrategia XXI. Mendeko pandemia osatzen duen patologia kroniko multzo oso bati ezarri ahal zaio.  

Estrategia horrekin Euskal Osasun Sistemak eraldatu nahi da, kronikotasunaren fenomenoak berari lotutako pertsonengan sortzen dituen beharrizanei erantzuteko asmoz: pazienteak eta beraiek zaintzen dituztenak; osasun-langileak; eta herritarrak oro har.

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-atentzio publikoan emandako aldaketa jasaten duen lehenengoetariko bat da eta izango da euskal paziente diabetikoa. Gainera, dagoeneko hasi da bereganatzen proiektu estrategikoei aurre egiteko erabilitako ikuspegia:  udalerriaren araberako ikusmoldea; prebentzioa eta sustapena; pazientearen autonomia; alta ondoko zainketak; teknologia berrien laguntza; sistema beharrizan berriei egokitzea; eta profesional klinikoek berrikuntza laguntzea.

Paziente diabetikoa gure sistemaren radarrean etengabe egoten hasi da.

260.000 diabetiko Euskadin.

Espainian, herritarren %12a 2. motako diabetesak jota dago. Honako datua Euskal Autonomia Erkidegora estrapolatu daitezke. Horren arabera, gure Autonomia Erkidegoan 260.000 lagun inguru diabetikoak dira.

18 urtetik gorako Espainiako biztanleriaren %12ak 2. motako diabetikoa da, di@bet.es azken datuei erreparatuz. Halaber, horietariko %4ak ez daki jota dagoenik. Gainera, herritarren %11 diabetesaren atarian dago. Horren arabera, espainiar herritarren laurdena diabetesak jota dago edo egon daiteke.

Ikerketaren emaitzek baieztatzen dutenez, diabetesa, gizentasuna eta hipertentsio arteriala elikadura egokia eta jarduera fisikoarekin lotuta daude, prebentzio-metodo gisa.  

Hezkuntzak eta prebentzioak berebiziko funtzioa betetzen dute eta Diabetesaren Munduko Egunaren kanpainarako ardatz nagusia dira.

Estrategia eta Diabetesa.

Euskal Osasun Sistemak diabetesaren prebentzio eta tratamenduari era integralean ekiten dio eta Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategian txertaturik. Era honetan, diabetikoek, gaixo kronikoak diren neurrian, diabetesa euren biziarekin bat etortzea ahalbidetuko duten zerbitzu sanitario multzo osoa dute dagoeneko eskura.

Biztanleriaren targeting-a eta estratifikazioa: EHAEko eremu txikietan eta hiru hiriburuetan hilkortasunaren banaketa lehenengoz deskribatzen duen Hilkortasun Atlasa landu da. Hilkortasunaren patroi sozioekonomikoa balioestea ahalbidetzen duten erroldako adierazle soziodemografiko nagusien banaketaren mapak barne hartzen ditu Atlasak. Izan ere, sexu bietako hilkortasun osoak, hala nola eragile zehatz batzuek, adierazle sozioekonomikoek jarraitu duten banaketa geografiko bera izan dute: horrela, diabetesa dela eta, emakumeengan hilkortasuna nabarmenagoa izan da gizarte-egoera ahuleko eremuetan. Ikerketa honek, geografikoki ongi zehaztutako irizpide irmoen bitartez, kokapen geografikoaren edo baldintza sozioekonomikoen arabera diabetesa duen biztanleriari edo arriskukoari osasun-, prebentzio- eta autolaguntza-politikak aplikatzea ahalbidetuko du, baliabide sozio-sanitarioak eta emaitzak optimizatuz.

Osasunaren Prebentzioa eta Sustapena: Kronikotasunak dakarren erronkak osasunaren sustapenerako estrategia integrala ezartzea eskatzen du, ariketa fisikoa, dieta orekatua eta tabakoa erretzeari uztea barne hartuz. Xede-biztanleriaren %58ak 2. motako diabetesa izateko duen arriskuaren murrizketan datza diabetesa duten pertsonekin egiten den ekintza. Programa batekin indartzen da prebentzioa, profesionalak hitzordu batean pertsona jakin bat arriskuan egon daitekeen antzeman dezan. Galdetegi labur eta sinple batez baliatuz egiaztatu ahalko da arriskua altua den, eta hala izanez gero, analisiak egin ahalko zaizkio, hala nola, bizitza estiloan aldaketak egin edo gaixotasuna garatzeko arriskua ekiditeko taldeko heziketa saioak egin.

Errezeta elektronikoa: kontsultara joan gabe errezetatu ahalko dira botikak, eta zuzenean farmazian jaso.

Era berean, hainbat botika aldi berean hartzen dituzten gaixo kronikoek, diabetikoak kasu, medikamentuak hobeto erabil ditzaten programa bat garatu da. Esku-hartzeak gaixoa izango du xede eta norbere zaintza sustatuko da, atxikipena eta hartzen dituen botiken inguruko informazioa hobetuz.  Helburu orokorra medikamentu ugari hartzen dituzten diabetesa duten gaixoen osasuna hobetzea da, medikazioa egokituz eta osasun-baliabideak modu eraginkorrean erabiliz, atentzio maila ezberdinetako profesional sanitarioen elkarlana lagunduz.

Lehen fasean, eta metodologia fintze aldera, diabetes mellitus duten gaixoak aukeratu dira ikerketaren xede-taldetzat. Programa diabetes mellitus I eta II duten diabetesa duten gaixoei zuzentzen zaie, EHAEan bizi direnak, 40 urtetik gorakoak eta 4 botika edo gehiago hartzen dituztenak. Hasteko, Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko 4 Osasun-eskualdetan ezarriko da programa.

Lehen Mailako Atentzioa izango da ekintza eremua eta profesional parte-hartzaile bakoitzak eginbehar zehatzak izango ditu, Lehen Mailako Atentzioko esparrutik farmazeutikoek integratuak eta kudeatuak izan beharko direnak.

Zerbitzu Sanitarioen Kanal Anitzeko Zentroa: Telefono bitartez egingo diren kontsultek egoera larrien kudeaketa erraztuko dute, gaixoa lekuz aldatzea ekidinez. Bide batez, telemedikuntza bidezko etxeko atentzioko zerbitzua eskainiko zaio (urrutiko ebaluazio eta telemetria sistemak eta hainbat gailu, diabetikoak etxetik erabiliko dituenak eta konstanteak urrutitik behatu eta kontrolatzeko aukera emango dutenak).

Kronikotasunaren arretarako erabakigarria da proiektu hau, gaixo diabetikoek behar duten intentsitate ahuleko etengabeko kontaktua izateko lanabesa baita. Halaber, egoera larrietan gaixoa lekualdatzea ekiditen duen telefono bidezko kontsultak barne hartzen ditu.

Gaur egun, gaixo  diabetiko talde pilotu bat telemonitorizatzen ari da, honako ezaugarri hauek dituztenak: diabetesaren hasiera, kortikoideak, intsulina bonbak, irisgarritasuna eta haurdunaldiko diabetesa.

Era berean, Uribe-Kostako Eskualdean diabetesaren kudeaketa hoberako programari atxikitako 50 pazienteri jarraipena egiten ari zaie erizaintzako call-centre bidez egiten zaizkien deiak direla medio.

Aktibatutako eta Konektatutako Gaixoen Sarearen sorkuntza Gaixo Kronikoen Elkarteek hartutako Web 2.0 teknologien bidez.

Diabetesa duten gaixoek web 2.0 bat izango dute, diabetesaren lan-taldeak eraiki duena. Heziketarako edukiak barne hartzen ditu, hala nola, gaixoen taldeak osatzeko funtzionalitateak, mezularitza, gaixoen eta profesional sanitarioen elkarrekintza, neurketen deskarga etab., laster erabilgarri izango dena.

Gaixo Aktiboa: lehen fasean 2. motako diabetesa duten gaixoen formazioa hasi da. Helburua gaixoek beren gaixotasunaren kontrol handiagoa hartzea da, honek osasun pertsonalaren emaitzetan  eta asistentzia-zerbitzuekin dituen harremanetan ondorioak ekarriko dituelako ustean. Osakidetzako profesionalek eta Stanford-eko Unibertsitateko irakasleengandik formazioa jaso duten hainbat gaixo kronikok ematen dituzte ikastaroak (Stanford-eko unibertsitatea aitzindaria eta erreferentea da eritasunen auto-kudeaketarako metodologiak garatzen). Aldez aurretik prestatuak eta hautatuak izan diren gaixo kronikoak beste pazienteei formazioa emango dietenak izatea da xedea.

Erizaintzaren Eginkizun Berriak: Aurrez aipatutako proiektuek gaixo diabetikoen beharrizanak asetzeko erizaintzan eginkizun berriak ezartzea eskatzen dute. Zehazki, Kanal Anitzeko Zerbitzu Zentroak call centre delakoan zaintzan egongo den erizaina izango du, eta gaixo diabetikoen urrutiko jarraipenerako Lehen Mailako Arretan egongo den "loturako" erizaina.  Era berean, "gaixo aktiboak" II motako diabetesaren erizain "hezitzaileen" laguntza etengabea izango du.

Aipatutako zerbitzu guztietan gaixoen erantzukizun konpartitua ezinbestekoa da, haiek baitira beren osasunaren eta ongizatearen kontrol aktiboa hartu behar dutenak. Baina kontrol hori, Euskadin, prebentzioaren eremura zabaltzen da, izan ere, Kronikotasunaren Estrategiak barne hartzen ditu kroniko guztien osasunaren esparru osoa orokorrean, eta diabetikoena zehazkiago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan