Eu

8,2 milioi euro enplegua sortu eta eusteko gizarteratze enpresetan (Gobernu Bilera 2017-05-23)

2017.eko maiatzak 23

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, gizarteratze enpresen baitan enplegua sortu eta eusteko xedearekin Lanbidek eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdia onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Laguntzen zuzkidura 8,2 milioi eurokoa da.

Gizarteratze enpresak gizartean baztertuta edo desabantailan dauden taldeak lan-merkatuan sartzea helburu duten ondasunen edo zerbitzuen ekoizpen-egiturak dira. Horretarako, trebetasun sozialak, laneko trebetasunak, oinarrizko prestakuntza, laneko kualifikazioa eta merkatuari buruzko ezagupenak lortzea ahalbidetzen duen ikasketa prozesu bat gauzatzen dute.

Enpresa mota honi eskainitako laguntzak arautzen dituen Aginduak (2009ko maiatzaren 4ko Agindua) bi laguntza-ildo hartzen ditu barne: gizarteratze enpresen sorrera babesten du lehenak, beren bideragarritasunari buruzko merkatu-azterketak finantzatuz; bigarrenak dagoeneko martxan dauden enpresei laguntzen die aktibo finkoetan eginiko inbertsioak, merkatu-azterketak eta auditoretzak diruz lagunduz zein lanpostuen sorrerari eta eusteari loturiko laguntza zuzenagoak eskainiz ere.

Langileen kontratazioa hiru urteko ziklo baterako da eta epe horretan zehar ogibide bat ikasiko dute, lan-merkatu arruntean sartzeko gai diren arte. Egoerak ezberdinak izan badaitezke ere enpresa batetik bestera eta pertsona batetik bestera, beren egoeraren arabera, diruz lagunduriko epean zehar (3 urte) 3-4 pertsona igarotzen dira, batez beste, lanpostu berberatik.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gizatea
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 8,2 milioi euro enplegua sortu eta eusteko gizarteratze enpresetan ➡ https://t.co/T5lZNJKRQ8

  • @Gizatea
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 8,2 millones de euros para la creación y sostenimiento del empleo en las empresas de inserción ➡ https://t.co/ebEgGctmiW

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    8,2 milioi euro enplegua sortu eta eusteko gizarteratze enpresetan ➡ https://t.co/OCF8clryCD

  • @GlaciarBlue
    2017.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 8,2 millones de euros para la creación y sostenimiento del empleo en las empresas de inserción ➡ https://t.co/fQIVLsKwx3

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    8,2 millones de euros para la creación y sostenimiento del empleo en las empresas de inserción ➡ https://t.co/fQIVLsKwx3

Komunikabideek behera kargatzeko