Eu

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoetako zuzendaritzakoak ez diren lan kontratudunek 8 milioi euro kobratuko dute soldata atzerapenengatik (Gobernu Bilera 2017-05-23)

2017.eko maiatzak 23

Gobernu Kontseiluak, gaur, onetsi duen akordioak, 2015eko uztailaren 31tik egon diren soldata atzerapenak itzultzeko baimena ematen die oraindik halakorik egin ez duten sozietate anonimoei

Sozietate anonimo publiko autonomikoetan lan egiten duten 2.700 pertsonari eragingo die neurri honek. Horrela, Eusko Jaurlaritzak bukatutzat ematen du %5era arteko soldata gutxitzeak behartu zituen Estatuko oinarrizko araudiak sortu zuen soldaten gatazka

Gobernu Kontseiluak akordio bat onetsi du gaur, sozietate publiko autonomikoei, oraindik halakorik egin ez dutenei, baimena ematen diena zuzendaritzakoak ez diren beren langile lan-kontratudunen soldata-atzerapenak erregularizatzeko, Konstituzio Auzitegiaren 143/2015 epaiak erasandakoenak. Zehazki,  2015eko uztailaren 31ren eta 2016ko abenduaren 31ren artean gutxiagotutako soldata-portzentajeagatiko –%5era artekoa–  atzerapenak ordaintzeko eskatzen die sozietate publikoei gaur onetsitako akordioak.

Joan den urtarrilean, Gobernu Kontseiluak akordio bat onetsi zuen sozietate anonimo guztiei eskatuz gastuen ebaluazio eta kuantifikazio indibidualizatu bat egiteko KAren epaia aplikatuz soldaten erregulazioari ekiteko. Orain, kuantifikazio xehekatua egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak baimena ematen du 2015eko uztailaren 31tik aurrera –une hartatik erasan zituen KAren epaiak– 2016ko abenduaren 31ra arte langile bakoitzari soldatatik murriztutako kopuruak itzultzeko.

Eusko Jaurlaritzak egindako kalkuluen arabera, sozietate anonimo publiko autonomikoetan lan egiten duten 2.700 pertsona ingururi eragingo die erabaki honek, eta guztira, ia 8 milioi euroko kostua izango du.

SOZIETATE PUBLIKOEN DATUAK 

Sozietate publikoek emandako informazioaren arabera, orain arte, Eusko Jaurlaritzaren menpeko 8 enpresa publikok ekin diote egoera erregularizatzeari, eta kostua 6,9 milioi eurokoa izan da: 

  • Neiker, S.A.
  • VISESA - Sociedad de Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.
  • Alokabide S.A.
  • EJIE - Sociedad Informática del Gobierno, S.A.
  • Euskal Telebista - Televisión Vasca, S.A
  • Eusko Irratia - Radiodifusión Vasca, S.A
  • Eitbnet, S.A.
  • Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, S.A.   

Orain, ondokoek ekingo diote egoera erregularizatzeari, eta kostua 1,1 milioi eurokoa izango da: 

  • EVE Taldea, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden edo Eusko Jaurlaritzak parte hartutako 5 sozietate anonimo publikok osatua.  
  • SPRI Taldea, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden edo Eusko Jaurlaritzak parte hartutako 16 sozietate anonimo publikok osatua.
  • Basquetour, S.A.
  • Itelazpi, S.A.
  • Euskadiko Orkestra, S.A.
  • Osatek, S.A.
  • Euskadi Kirol Portua, S.A.
  • Ihobe – Sociedad Pública de Gestión Ambiental, S.A.
3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2017.eko maiatzak 29

    Eskerrik asko zuen iritzia Gobernu Irekiko plataforma honen bitartez ematearren.

  • 2017.eko maiatzak 24

    El Gobierno Vasco acepta los límites marcados por Madrid, hasta por abajo

    Ayer el Consejo de Gobierno de la CAPV aprobó la devolución al personal laboral no directivo de las sociedades públicas de una parte del salario recortado en un 5% en julio de 2010. Lo que aprobó es generalizar lo que ya están dictando los juzgados, es decir, la devolución desde julio de 2015.

    Recordemos que el decreto de 2010 de Zapatero para todo el estado de un recorte salarial del 5% no afectaba a las sociedades públicas. La ampliación del recorte vino de la mano del Gobierno Vasco presidido por Patxi López, y el resto de gobiernos la ha venido manteniendo. Tras una denuncia interpuesta por LAB contra Euskal Telebista, el Tribunal Supremo ordenó el fin del recorte y la devolución de los atrasos desde julio de 2010. El resto de denuncias interpuestas basándose en aquella sentencia no han tenido el mismo resultado, puesto que el Tribunal Constitucional limitaba el efecto retroactivo para las siguientes denuncias a julio de 2015.

    Si bien el Gobierno Vasco pretende dar una imagen de generosidad tras los titulares que publica, la Federación de Servicios Públicos de LAB quiere denunciar que el robo no ha cesado. La cuestión es que:

    · Lo que el Gobierno Vasco va a devolver es el dinero secuestrado de las y los trabajadores.

    · No es más que una parte de todo lo recortado. Si bien tanto LAB como otros agentes sindicales y políticos lo han venido reclamando continuamente, no tiene ninguna intención de devolver el 5% recortado entre 2010 y 2015.

    · El Gobierno Vasco no quiere analizar opciones para recuperar el poder adquisitivo perdido por todas y todos los trabajadores públicos aparte de las y los de las sociedades públicas, además de ese 5%

    · Tampoco ahora le vale al Gobierno Vasco el discurso al que continuamente recurre de los límites impuestos por Madrid. Ese límite ahora está puesto por debajo, en precisamente en el mínimo que nos deben devolver a las y los trabajadores, y no existe impedimento legal para devolver todo lo recortado.

    Tal y como denunciábamos la semana pasada, repetimos que los gobiernos del PNV y del PP mantienen la misma estrategia de recortes en los servicios públicos. En este caso tampoco hay «imposiciones impuestas por Madrid», sino una mera voluntad política.

    LAB Zerbitzu Publikoak

    https://labur.eus/dI9kg

  • 2017.eko maiatzak 24

    Eusko Jaurlaritzak Madrilek ezarritako mugak onartzen ditu, baita behetik ere

    Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak sozietate publikoetako zuzendaritzakoak ez diren lan kontratudunei 2010eko uztailean murriztutako soldataren %5aren zati bat itzultzea onartu zuen atzo. Epaitegiak dagoeneko onartzen ari diren kasu gehienak orokortzea da onartu zuena, hau da, 2015eko uztailetik hona itzultzea.

    Gogora dezagun 2010ean Zapaterok estatu osorako agindutako soldaten %5aren murrizketa ez zegoela zuzenduta sozietate publikoei. Murrizketaren hedapena Patxi Lopez lehendakari zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik etorri zen, eta EAEko gainontzeko gobernuek eutsi egin diote. LABek Euskal Telebistari jarritako salaketa dela medio, Auzitegi Nagusiak murrizketa etetea eta 2010eko uztailetik atzerapen guztiak itzultzea agindu zuen. Epai honi helduta jarritako gainontzeko salaketek ez dute emaitza bera eduki, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak hurrengo salaketetarako atzera-eragina 2015eko uztailera arte mugatzen zuelako.

    Eusko Jaurlaritzak kaleratzen dituen izenburuen bidez eskuzabaltasuna adierazi nahi badu ere, LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioak lapurreta mantentzen dela salatu nahi du. Izan ere:

    Jaurlaritzak itzuliko duena bahitutako langileon dirua da.
    Kendutako guztiaren zati bat baino ez da. LABek zein beste eragile sindikal eta politikoek behin eta berriz eskatu badio ere, ez du 2010 eta 2015 bitartean kendutako %5a itzultzeko inolako asmorik.
    %5 honez gain, sozietate publiko eta gainontzeko langile publiko guztiok pairatzen ari garen erosahalmenaren galera berreskuratzeko aukerarik ez du aztertu nahi Jaurlaritzak. Aldiz, errez asko aurkitzen du diru mordoa AHTa edota bankuen zorrak ordaintzen laguntzeko.
    Eusko Jaurlaritzak etengabe heltzen dion Madrilek ezarritako mugen diskurtsoak ez du balio oraingoan ere. Delako muga hori azpitik jarrita dago orain, langileoi itzuli behar digun gutxienekoa alegia, eta ez dago inolako lege eragozpenik kendutako guztia itzultzeko.

    Pasa den astean salatu genuen bezala, PNVren eta PPren gobernuek zerbitzu publikoekiko murrizketen estrategia bera mantentzen dutela errepikatzen dugu. Kasu honetan ere ez dago «Madrilek jarritako inposiziorik», baizik eta borondate politiko hutsa.

    LAB Zerbitzu Publikoak
    https://labur.eus/dI9kg

Komunikabideek behera kargatzeko