Eu

Artolazabal sailburuak azpimarratu du “jarduera guztietan ONCE erakundea, egunero, elkartasunaren alde burutzen ari den lana”

2017.eko maiatzak 23

 

  • Koloretako abesbatza proiektuak, Begiradak, Jesus Antonio Perez Arrospidek, Eroski-Gureakek eta DSS2016-Europako Kultur Hiriburuak jaso dituzte 2017ko Euskadiko ONCE Sari Solidarioak Gasteizen

 Vitoria-Gasteiz, 17 05 23  

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, gaur arratsaldean, hauxe azpimarratu du: “ONCEk bere jarduera guztietan egunero garatzen duen eta beste elkarte eta erakunde batzuentzako eredugarria den elkartasuna sustatzen du. Horri esker, gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa osatzeko emaitza bikainak lortzen ditu”.

 Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, ONCEren zuzendari nagusi Angel Sanchezek eta Euskadin ONCEren Lurralde Kontseiluko presidente Javier Dominguezek banatu dituzte 2017ko Euskadiko ONCE Sari Solidarioak, Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregian egindako ekitaldian.

 Euskadiko gizartearekin elkartasuneko konpromisoa erakutsi dutelako, honakoek jaso dituzte sariak: Koloretako abesbatza proiektuak, Begiradak, Jesus Antonio Perez Arrospidek, Eroski-Gureakek eta DSS2016-Europako Kultur Hiriburuak.

ONCE Euskadi 2017 Sari Solidarioen epaimahaia ondokoek osatu dute: Jose Antonio Patricio Euskadin RTVEren zuzendari erregionalak; Juan Prada, Araban ‘El Correo’ egunkariko zuzendariak; Josetxo Hernandez Euskadiko Lan Sozietateak (ASLE) elkarteko zuzendari-kudeatzaileak; Julia Hernandez, Arartekoaren ondokoak; Iñaki Irusta Gurutze Gorriko presidente autonomikoak; Mikel Malkorra EDEKAko presidenteak; Imelda Fernandez ONCEko kontseilari nagusiak; Javier Dominguez ONCE-Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak, eta Juan Carlos Anduezak, ONCE-Euskadiko lurralde ordezkariak.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ONCEuskadi
    2017.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal sailburuak azpimarratu du “jarduera guztietan ONCE erakundea, elkartasunaren alde burutzen ari den lana” https://t.co/Q13iT2Y9du

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Domínguez, Ángel Sánchez, Bakartxo Tejería; Marian Olabarrieta, Gorka Urtaran.