Berriak Osasuna
Eu

Araba ESIko prentsa-oharra SATSE sindikatuari erantzuteko

2017.eko maiatzak 23

1.- Araba ESIko Zuzendaritzak SATSE sindikatuak egindako akusazioak gaitzesten ditu, eta arduragabekeria leporatzen dio aipatutakoari. Izan ere, errealitatea nahastu eta faltseatu du arreta sanitarioari dagokionez, lurralde honetako Ume eta Gazteen Psikiatria Zerbitzukoa, kasurako; Arabako iritzi publikoan alarma pizten ahalegindu delako.

 

2.- Areago da, Arabako Ume eta Gazteen Psikiatriako Unitateak ez du aldaketa estrukturalik egin 2001ean zabaldu zenetik. Horregatik, Araba ESIk jendaurrean galdetzen du non egon den SATSE azken bi hamarkada hauetan eta zergatik egoera hori salatu ez duen; orain, ordea, eta faltsukeriaz, horren apokaliptikoa bada?

 

3.- Araba ESIk arabar guztiok lasaitasunera deitu nahi ditu; beraiei guztiei orain arteko arreta sanitarioa duina bezain kalitatekoa ematen jarraituko baitu. Hori lortzeko, Osakidetzak lurraldeko hainbat azpiegitura sanitarioetan egiten diharduen modernizazio eta hobekuntza-lanak lekuko; eta horien guztien berri jasotzen dute, egunean-egunean, profesional sanitarioak eta Arabako bizilagun guztiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau