Eu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonek 2012tik era desegokian jaso dituzten zenbatekoen %68,27a itzultze prozesuan dago

2017.eko maiatzak 23

Vitoria-Gasteiz, 2017/05/23

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak, beharrezko itzulera-prozedurak amaitu ondoren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Etxebizitza Prestazio Osagarriaren hartzaileek era desegokian jaso dituzten zenbatekoen % 68,27a berreskuratu du; edo berreskuratzeko zorian dago. Zehatzago esanda, zenbateko desegoki horiek jaso eta aipatuak itzultzeko prozesuan dauden pertsonek 113,18 milioi euroko zenbatekoa batzen dute dagoeneko eta Legeak aurreikusten dituen modu ezberdinak erabiliko dituzte dirua diru-kutxa publikoetara itzultzeko. Zegokiena baino laguntza handiagoa jaso zuten pertsonek onartu duten zorra da. 2012ko urtarrilaren 1a eta 2017ko apirilaren 30a bitartean jasotako zenbateko desegokiak, guztira, 165,79 milioi dira.

Epe horretan zehar beraiei ez zegokien dirua jaso dutenak 62.359 pertsona izan dira eta horietako 22.680k zor zutena itzuli dute dagoeneko. Egun, 13.311 hartzailek konpentsazio bat dute hilero jasotzen duten errentan, doikuntza honen ondorioz.

Era desegokian jasotako zenbatekoak hilabete batean, jaso beharreko zenbatekoa ezarrita duen hil horren epean zehar hartzaileak diru-sarrera estraren bat jasotzen duenean ematen dira. Gehiegizko zenbateko hori ondoren erreklamatzen da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2017.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    DBE jasotzen duten pertsonek 2012tik era desegokian jaso dituzten zenbatekoen %68,27a itzultze prozesuan dago https://t.co/Dn0MvYfP8f

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak