Eu

Josu Erkorekak “gerrarik eta errefuxiaturik gabeko etorkizuna” aldarrikatu du, duela 80 urte, gerratik ihes egin behar izan zutenei eginiko omenaldian

2017.eko maiatzak 24
  • Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak “bakea eta bizikidetza” eskatu ditu, eta “intolerantziarik eta indarkeriarik gabeko” etorkizunaren desioa agertu du.
  • Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko Udalak batera antolatutako ekitaldia “Memoriaren Plazako” karpan egin da Euskaditik, duela 80 urte, ebakuatu zituzten 20.000 haurrak gogora ekartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak, Justizia eta Laneko Sailburu María Jesús San Josék, eta Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok parte hartu dute, gaur, Euskadiko portu desberdinetatik, duela 80 urte, gerratik ihes egiteko ontziratu behar izan zuten 20.000 haurren oroitzapen eta aintzatespeneko ekitaldietan.

Santurtziko Udalarekin batera antolatutako omenaldia “Memoriaren Plazako” karpan egin da, egunotan, Bizkaiko herri horretan kokatuta dagoena. Bertara hurbildu dira agintariak eta omenaldia egin zaien pertsonak, Arrantza Portuan, eskola-umeek haiei harrera egin ondoren. “Gerrako haur” bezala ezagunak direnak ontzi txiki batean iritsi dira, eta lehorreratu ondoren, harrera egin zaienean eman dizkieten loreak ipini dituzte duela 8 hamarkada bizi izan zuten ebakuazioa gogorarazten duen garabi batean.

GERRAKO IHESLARIAK

Bere hitzaldian, Gobernuko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak azpimarratu du oroitzeak duen garrantzia, “egindako bidegabekeriei ordaina emateko eta geroarekin amets egiteko”. Aitortu duenez, memoria ez baita iragana bakarrik “oraina ere bada; nortasuna da”, baita etorkizuna ere, “etorkizun hobeago eta bidezkoago batekin amets egin nahi dugu, intolerantziarik eta indarkeriarik gabe; gerrarik eta errefuxiaturik gabe. Gerrako haurrik izango ez duen etorkizuna, alegia”.

Azkenik, Josu Erkorekak bakea eta bizikidetza aldarrikatu ditu, eta “gerrako haur” horien begirada testigantza grafikoa izan dadin eskatu du, “Euskaditik, gizadi osoari, gerra guztien aurka oihu egiteko helarazten diegun garrasiaren” testigantza.

Josu Erkorekak gogorarazi duen bezala, duela 80 urte, 20.000 haur baino gehiagok ontziratu behar izan zuten “Habana”, “Goizeko Izarra” edo “Galea” itsasontzietan, beste batzuen artean, gerraren lazturatik ihes egin ahal izateko. Maiatzean eta ekainean zehar izan zen, eta euskal portuetatik itsasoratu ziren Frantzia, Belgika, Erresuma Batu edo Sobietar Batasunerantz.

MEMORIAREN PLAZA

Azken egun hauetan, Memoriaren Plaza Santurtzin kokatu da, eta beste herri batzuetan egin den moduan, hemen ere hezkuntza tailerrak antolatu ditu goizetan DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzeko eta gogoeta kritikoa egin dezaten errazteko.

ERAKUSKETAGUNEA

Honako gune hauek ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua horma irudian idatzi ahalko dute.

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zen testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen , Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian eta Gernikan egon da.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2017.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @mikel_uriguen
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @ConsejeroD7
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @MiguelUsubiaga
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @melitia_
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/irDcX51mdZ #Paz… https://t.co/r4f6xZU1p6

  • @eajpnv
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/HtwtGh34UC #PazConvivencia #Memoria https://t.co

  • @natashinka75
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/RMl09l4dW0 #PazConvivencia #Memoria https://t.c

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    Duela 80 urte, gerratik ihes egin behar izan zutenei #omenaldi bat egin zaie Santurtzin ➡ https://t.co/dlgYhaE0f0https://t.co/JhrwC3V0vK

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    #Homenaje a quiénes hace 80 años tuvieron que huir de la guerra ➡ https://t.co/RMl09l4dW0 #PazConvivencia #Memoria https://t.co/IoKkoBWLPW

Ekitaldiko kargudunak