Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Estatuko Administrazio Orokorrarekin trenbidearen hegoaldeko saihesbidea gauzatzeko laster sinatuko duen hitzarmena onartu du

2017.eko maiatzak 23

Eusko Jaurlaritzak Estatuko Administrazio Orokorrarekin trenbidearen hegoaldeko saihesbidea gauzatzeko laster sinatuko duen hitzarmena onartu du. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren saiburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren azaldu duenez, obra lanetarako aurrekontua 548,7 milioi eurokoa da. Hauetatik, 464 M hitzarmenak aurreikusten dituen bi fase gauzatzeko izango da, Serantes-Olabeaga Tunelaren eta Barakaldo-Basauri zatiaren erredakziorako.

Bi obrak Eusko Jaurlaritzak gauzatuko ditu. Beste 84,7 M euroak Adif-ek egingo duen superegiturarako izango dira. Obra honek trafikoz libratuko ditu aldirietako lineak eta lagungarri izango da portuaren lehiakortasuna eta konkektibitatea hobetzeko eta inguruneko udalerrien bizi-kalitatea hobetzeko.

Bestalde, Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programan barne hartutako Enplegu Plana 2020ren garrantzizko bi sustapen-plan onetsi ditu Gobernu Kontseiluak. Horrela azaldu du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua den Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluaren ondoren. Lehenik, laguntzen deialdia: 8,2 milioi euro laneratzeko, enpresetan enplegua sortu eta iraunarazteko. Lanbidetik kudeatuko ditugun laguntzak dira, gizartean desabantaila- edo esklusio-egoeran dauden kolektiboak lan-merkaturatzea helburutzat dutenak. 

Bigarrenik inbertsio bat onetsi da: 4,9 milioi euro desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkaturatzeko.

KOLONBIARA BIDAIA

Gainera, Lehendakariak Kolonbiara egingo duen hurrengo bidaia instituzionalaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Agenda ekonomiko-enpresarial nabarmena duen bidaia izango da Erkorekak azaldu duenez.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako taldeaz gain, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak lagunduko dio Lehendakariari.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    2017.eko maiatzak 31

    Estimado José Ángel;
    El Gobierno Vasco conoce los problemas a los que hace referencia y ha alcanzado un acuerdo con el Gobierno de España para la firma de un Convenio de colaboración entre la Administración General del Estado, el Administrador de Infraestructuras Ferroviarias y la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que tiene por objeto encomendar a ésta última la realización de los proyectos y obras de la Variante Sur ferroviaria.
    Este convenio, aprobado recientemente por el Gobierno Vasco, será refrendado en breve por el Gobierno de España.
    La propuesta que el Gobierno Vasco plantea discurre prácticamente en su totalidad soterrada. En cuanto a los municipios de Ortuella y Trapaga, pero también para Santurtzi, Portugalete, Sestao y Barakaldo, el objetivo es liberarlos del tráfico de mercancías de la red actual.
    La construcción y puesta en servicio de la Variante Sur Ferroviaria contribuirá a eliminar los cuellos de botella que se producen en la red, así como a mejorar la competitividad del Puerto de Bilbao gracias a su conexión con la nueva red de ancho internacional
    No obstante, primero ha de redactarse y aprobarse, en su caso, el estudio informativo que definirá el trazado definitivo de la variante que, le recordamos, es de titularidad estatal.

  • 2017.eko maiatzak 28

    Los vecinos de Ortuella y Trapagaran llevamos muchos años peleando para que no pasen las mercancías por nuestros pueblos, esperamos que el Gobierno Vasco haga todo el trazado en túnel por el interior del monte para evitar los muchos problemas de seguridad, ruidos, perdidas de viajes de trenes de viajeros,agravios comparativos etc. etc. que suponen otros trazados estudiados.

Ekitaldiko kargudunak