Eu

San José sailburuak Gizarte Ekonomia babestu du Erkideren Biltzarrean parte hartuz

2017.eko maiatzak 24

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Erkide – Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren Ohiko Batzar Nagusiari eman dio hasiera gaur goizean Arabako Parke Teknologikoan, Miñaon.
Sailburuak azpimarratu du euskal gizartean, “gure herrian aberastasuna sortzeaz arduratzen den Euskadi errealean”, garrantzi handia duen sektorearen parte dela Erkide. Alde horretatik, erantsi du kooperatibak “Euskadi markaren ezaugarria” eta nazioartean erreferentzia direla, eta Erkidegoaren enbaxadore gaituak bihurtzen dituela horrek.  
Sailera iritsi zenetik Gizarte Ekonomiaren alde egin duen apustua ekarri du gogora María Jesús San Josék. Eta, horren harira, Gizarte Ekonomiako enpresen ezaugarriak nabarmendu ditu. Esan du errentagarritasuna eta elkartasuna bateratzen dituzten enpresak direla, kalitatezko enplegua sortzen dutenak (horixe izanik Lan eta Justizia Sailaren helburu nagusietako bat), herritar aktiboak eta solidarioak sustatzen dituztenak eta “balio demokratikoak dituen ekonomia-mota bat, gizakia lehenengo mailan jartzen duena eta garapen iraunkorra eta gizartearen, ingurumenaren eta teknologiaren berrikuntza bultzatzen dituena”.
Ezaugarri horiekin, Gizarte Ekonomiako enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-egituraren % 6,5 dira, eta enplegu guztien ia ehuneko horixe bera hartzen dute bere baitan. “Argi eta garbi naiz Gizarte Ekonomiako enpresen eta, bereziki, kooperatiben ezaugarri positibo eta ezberdinen aldekoa”, esan du sailburuak, eta berretsi du “Lan eta Justizia Sailaren ateak beti zabalik” izango dituztela, sektorearen premiak eta kezkak jasotzeko eta elkarrekin lan egiteko.
María Jesús San Josék gogora ekarri du 2018ko bigarren lauhilekoan Eusko Legebiltzarrean Kooperatiben Legearen aurreproiektua aurkezteko publikoki hartu zuen konpromisoa, eta jakinarazi du Mahai bat eratuko dela horren inguruan. Mahai horretan, Lan eta Justizia Sailaren ordezkariez eta tartean diren gainerako sailen parte-hartze puntualez gainera, Erkide bera ere izango dela esan du, bai eta Konfekoop, Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioa, Garraiolarien Kooperatiben Federazioa, Mondragon Taldea eta unibertsitateak ere (EHU-UPV, Mondragon eta Deusto). Helburua da elkarrekin lan egitea bere garaian Legebiltzarrera eramaten den aurreproiektua ahalik eta landuena eta adostuena izan dadin.
San José sailburuak azaldu du lehenengo bilera-txandaren ondoren, oinarrizko dokumentu bat prestatuko dela parte-hartzaile guztiei banatzeko eta hauek egoki iritzitako ekarpenak, iradokizunak edo oharrak egiteko. Ondoren, bigarren faseko bilerak egingo dira “dokumentua azkendu eta denei aurkezteko, eta Jaurlaritzak, nire Sailaren bidez, Gizarte Ekonomiarekiko konpromisoa adierazteko ekitaldi batean emango da argitara”, esan du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko ekainak 02

    Un discurso de apertura muy acertado de la consejera María Jesús Carmen San José López. 👏.
    En el anteproyecto de Ley de Cooperativas sería genial crear un foro abierto para que cooperativistas y ciudadanía pudieran aportar "otros" puntos de vista diferentes a los "oficiales" que surjan de la Mesa.

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    La Consejera San José respalda la #EconomíaSocial con su presencia en la Asamblea de #Erkide ➡ https://t.co/ooj9kbTisb

Ekitaldiko kargudunak