Eu

Arriola sailburuak 400 ikaslerekin parte hartu du Zarautzeko hondartzan mikroplastikoak biltzen

2017.eko maiatzak 22
  • Aztertu Programak eta Ingurugelak Biodibertsitatearen Mundu Eguna dela eta antolatutako ekintzak hondakin horiek itsas ingurunean sortzen duten kalteaz sentsibilizatu nahi du

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak modu aktiboan parte hartu gaur itsasoa eta harea kutsatzen duten plastiko-hondarrak identifikatzeko eta biltzeko ekintzan. Zarautzeko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 400 ikaslek gauzatu dute ekintza herri gipuzkoarreko hondartzan, Ekinaren Eguna programaren seigarren edizioaren barruan.   

Biodibertsitatearen Mundu Egunarekin bat etorrita, ozeano eta itsasoetan tamaina guztietako plastiko kantitate handien presentziak dakarren ingurumen-arazoaz kontzientziatu nahi ziren herritarrak. Ingurumen-hezkuntzako Aztertu Programan kokatutako jarduera bat da, aurten mende laurdena betetzen duena.

Zarautzeko Bigarren Hezkuntzako bost ikastetxetako ikasleek 8:00ak eta 17:00ak artean hartu dute parte hondartzako harea bahetzeko ekintzan mikroplastikoen bila (5 mm-tik beherako diametroa) eta gero haiek biltzen. Zeregin horrekin bat egin du goiz erdian Iñaki Arriola sailburuak, eta bilketan lagundu eta parte hartu duten ikasle, irakasle eta monitoreekin hitz egin du. 

Harearen baheketa eta garbiketa itsasgoraren mugan (hondakin gehien metatzen den tokian) egin da hondartza zarauztarraren 1.600 metrotan zehar. Arriolak ikasleen parte-hartzea eskertu du eta ekintza mota horren garrantzia azpimarratu du “gure kontsumo-ohiturek itsas ingurunearen narriaduran eta hor bizi diren espezieen biziraupenean dituzten ondorioez kontzientzia gaitezen”.

“Gure hondartzetan dagoen plastiko-partikulen kantitateaz konturatzea lagungarri izan behar da kontziente izan gaitezen kontsumitzen dugun moduak eta sortzen ditugun hondakinez arduratzeko moduak dituzten ondorioez”, erantsi du Ingurumen sailburuak. 

Ozeanoa hondakin ugariren estolda-zulo bihurtzen ari da, eta horien artean daude, besteak beste, plastikoak, itsas zabalean egiten diren isurketengatik baina, batik bat ibai eta kostaldeetatik datozenengatik. Olatuen eta mareen ekintzak tamaina txikiko partikuletan zatitzen dituzte eta horiek hondartzak garbitzeko sistemak saihesten dituzte. Itsas ingurunean beste mikroplastiko batzuk ere aurki daitezke, zuzenean erabiltzeko sortuak, hala nola kosmetikoetan urratzaile gisa erabilitako partikula pikordunak edo beste produktu batzuen (pelleten) aitzindari gisa erabilitakoak.

Mundu-mailako ingurumen-arazo bat da, partikula plastikoak kontsumitzen dituzten itsas espezieentzat ondorio larriak dituena, eta giza osasunarentzat ere arrisku handia da.

 

----------------------------------

Zer da AZTERTU?

 

AZTERTU programaEuskal Autonomia Erkidegoan hasi zen 1992an AZTERKOSTA izenarekin, itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntzako “Coastwatch” programaren egokitzapen gisa, eta gero IBAIALDE programarekin osatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera aztertzeko. Azpimarratu behar da aurten AZTERKOSTAk 25 URTE bete dituela (25 kanpaina garatu dira) Euskadin abian jarri zenetik.

AZTERTUk aukera ematen du Euskadiko kostaldearen eta ibaien egoerari buruz balorazio orokorrak egiteko; iritziak eta ideiak emateko; eremuak proposatzeko haien kontserbazioa interesgarritzat jotzen delako, eta ingurunea ezagutze  eta hobetze aldera lan egiteko.

Duela urte batzuetatik hona, 20.000 pertsona inguruko zifra batek hartzen du parte urtero AZTERTU programak proposatutako jardueretan, eta gehienak ikasleak dira. Hala ere, ez da ahaztu behar inplikazio gero eta handiagoa dutela elkarteek, udal-kolektiboek, familiek eta pertsonek norberaren izenean.

*informazio gehiago http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-aztertu/eu/ helbidean

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GloriaVzquez9
    2017.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iarriolal sailburuak 400 ikaslerekin parte hartu du Zarautzeko hondartzan mikroplastikoak biltzen ➡ https://t.co/QBT7nbgAi0

  • 2017.eko maiatzak 22

    Que se prohiba el uso de plasticos y se empiece a utilizar otro material menos dañino para el Medio Ambiente.

  • @iarriolal
    2017.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iarriolal sailburuak 400 ikaslerekin parte hartu du Zarautzeko hondartzan mikroplastikoak biltzen ➡ https://t.co/QBT7nbgAi0

Ekitaldiko kargudunak