
Beatriz Artolazabalek eta Bittor Orozek Txakolin Egunaren sariak banatu dituzte Amurrion
- Arabako txakolinaren 2016ko uzta “oso ona” bezala kalifikatu da
Amurrio 17 05 21
Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Iosune Irabien alkatearekin batera, gaur goizean, Arabako Amurrioko Txakolin Egunean hartu du parte. Ekitaldiari aurreskuarekin eman zaio hasiera. Ondoren, 2017ko Arabako Txakolinaren Enbaxadore saria Vanesa Sanchez Goñiri eman diote Udalbatza Aretoan.
Ehunka lagun bertaratu dira festa-esparruan egin diren 2016ko mahats-bilketako Txakolin Dastaketara eta Aiara Bailarako IV. Garrafa Lehiaketara (txakolina oinarri hartuta egindako limonadaren antzeko edaria). Beatriz Artolazabalek, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak, Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegik, Bittor Oroz sailburuordeak, Aiarako Kuadrillako presidente Ander Añibarrok, Eduardo Aginako, Marian Olabarrieta eta Iosu Ubierna foru diputatuek, eta Jatorri-deituraren presidente Juanjo Merinok festa-esparrua bisitatu dute, eta bertan eskaintzen ziren musika-emanaldiak eta kirol-erakustaldiak jarraitu ahal izan dituzte.