Eu

Beatriz Artolazabal, Hirukide Kide Ugariko Familien Elkarteak antolatu duen 19. Jardunaldi Familiar Solidarioan

2017.eko maiatzak 20

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek eta Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz-Lancharesek Hirukide Kide Ugariko Familien Elkarteak Vitoria-Gasteizko Boulevard Merkatalgunean antolatu duen 19. Jardunaldi Familiar Solidarioan parte hartu dute.

 Jarduera ezberdinak garatu dira egunean zehar: Ludotekak, Puzgarriak, Txirrista, Haurrentzako Trena, Ohe elastikoak, Multiabenturako puzgarria, Esgrima, Jumping, Giza futbolina, etab.

 Hirukidek ekitaldiaren izaera solidarioa azpimarratu du, Odol Emaileen Elkartearen eta Arabako Elikagaien Bankuaren aldekoa izan baita aipatua.  Caypek eta Radio Gorbeako Los Madrugadores saioak sustatu duten kanpaina solidarioarekin bat egin dute ere, Arabako Elikagaien Bankurako izango diren elikagaiak ekartzera animatuz. Olio litro edo pasta, lekale eta antzekoen kilo bakoitzeko sudur urdin bat jaso da, Deportivo Alaves animatzeko Kopako finalaren egunean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Natalia Díez Caballero, Gorka Urtaran, Marian Olabarrieta, Pablo Larrabide