Berriak Hezkuntza
Eu

Arte Bitxigintza ikasketak ezagutzeko ateak irekitzea, Donostian

2017.eko maiatzak 19
  • Maiatzaren 22tik 26ra, interesa duen orok Bitxigintza Artistikoko ikasketak ezagutzeko ateak zabalik izango ditu, Donostiako Easo Politeknikoan hitzordua hartu ondoren
  • “Artisautza eremu hedatuan” izenburupean, Easo Politeknikoak ekitaldiz beteriko astea antolatu du, Arte Bitxigintzako Goi mailako Zikloa ezagutarazteko
  • Easo Politeknikoa da Euskadin Bitxigintza Artistikoko Ikasketa Arautuak eskaintzen dituen ikastetxe bakarra

Donostiako Easo Politeknikoak ateak irekiko ditu datorren astean, maiatzaren 22tik 26ra bitarte, Bitxigintza Artistikoko Ikasketa Arautuak bertatik bertara ezagutu nahi dituen herritar ororentzat. Ikastetxeko instalazioak nahiz tailerrak ezagutu, zein ikasketa-plan duen edo zein ikasgai ematen diren jakin, edo arduradunen batekin hitz egin nahi izanez gero, hitzordua hartu beharko da aurrez, ikastetxearekin harremanetan jarrita:

Hitzordua hartzeko:           

 

Ateak irekitzeko saioan parte hartzeko interesa duen orok, hitzordua hartu beharko du, posta elektronikoz edo telefonoz:

      bitxigintza@easo.eus 

 

           680 30 33 86

 

 

 

 

 

 

 

 

Artisautza eremu hedatuan

Ekimen hau “Artisautza eremu hedatuan” izenburupean datorren asterako ikastetxeak antolatu duen jardunaldien baitan kokatzen da, Arte Bitxigintzako Goi mailako Zikloa ezagutarazteko helburuarekin. Ekintzaz beteriko aste horretan zehar, espezializazio ikastaroa burutuko dute egun bitxigintza ikasten dabiltzan ikasleek, astelehenetik ostiralera bitartean. “Bitixgintzara aplikatutako forjaketa” ikastaroa eskainiko die Miguel Gassó 3D modelatuan aditua den bitxigile katalanak.

Aste horretarako antolaturiko ekitaldien barnean, aipatzekoa da asteazkenez, maiatzaren 24an izango den mahai-ingurua ere. “Artisautza eremu hedatuan” gaitzat hartuta, mahaiaren bueltan elkartuko dira Tytti Thusberg moda diseinatzailea, S´ad Galeria, Miguel Gassó bitxigilea bera, Jose Pablo Arriaga artista, Daniel Borde bitxigilea eta Artiola artisautza gunea.

Bitxigintza Artistikoko ikasketak

Easo Politeknikoa da Euskadin Bitxigintza Artistikoko Ikasketa Arautuak eskaintzen dituen ikastetxe bakarra. Arte Plastiko eta Diseinuaren arloko ikasketa hauek, egun, Goi mailako Ziklo gisa daude antolatua, eta bi ikasturteak egin eta gainditu ondoren, Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko Goi mailako Teknikari titulua eskuratzen da. 2016-2017 ikasturte honetan gainera, ikasketa hauek Goi mailako Ziklo gisa eratzen dituen ikasketa-plan berriari jarraiki burutu dituzten ikasleen lehen promozioa aterako da Easo Politeknikotik. Datorren asteko egitarauaren barnean, ikasle hauek ikasketa amaierako azken proiektuak aurkeztuko dituzte.

Bitxigintza Artistikoko Ikasketa Arautuen inguruko informazio gehiago:

http://www.easo.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid=2636da49-7f7c-4153-aec6-c8bcab6a914d&groupId=69775

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Silvia_San_Jose
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Puertas abiertas en las enseñanzas de Joyería Artística, en San Sebastián ➡ https://t.co/EIpTNPLKW5

Komunikabideek behera kargatzeko