Berriak
Eu

Argentinako Euskal Astearen bukaera

2010.eko azaroak 13


Ekitaldiz betetako Bigarrenehunurteko Euskal Astea ospatu da. Bertan, hainbat abesbatza, erakusketa, jardunaldi, kontzertu, festa eta tailerrak ospatu dira, aldarte ezin hobean gainera. Meza nagusi bat ospatuz eman zaio azken egunari hasiera. Ondoren Colon Plazan, Argentina guztitik eta baita Uruguaitik etorritako dantza taldeak elkartu dira. Adin guztietako bostehun dantzari inguru aritu dira ikusleen txalo artean dantzan.


Jarraian, Gran Hotel Provinciales-en 1.000tik gora argentinar-euskaldun bazkari baten inguruan elkartu dira, baina ba ziren ere, Uruguaytik etorriak, edota Brasil, Japoi eta Iparraldetik ere. Han ziren Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Julian Celaya Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaria, Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkaria eta Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaria. Baita Mar del plata eta FEVA-ko agintariak.


Bazkariak amaitu baino lehen ARGENTINA EUSKARAZ 20 URTE-ren barruan ospatutako lehiaketen sariak banatu dira. Horrela, Horacio Marotto Etxezahar eta Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartea 20. urteurrenaren logo diseinuagatik saria jaso zuten.


Literatur lehiaketan, gaztelaniaz, Juan Agustín Itcea, banakako lanean eta  saritu zen eta  Martha Schnorr eta Ena Mari Erartes Gonzales, Buenos Aires probintziako General Rodriguez-ko Eusko Aterpea euskal etxekoak, saritu ziren. Euskaraz ordea, banakako lanean saría Valeria Amburu, Tandileko Gure Etxea euskal etxeko irakaslearentzat izan zen. Taldekako lanean, Guillermo Iturrioz eta Gabriela Scafetto, Bahía Blaca-ko Unión Vascakoak  sarituak izan ziren.


2011ko euskara ikasturtearen zabalkunderako afixa lehiaketan, Adriana Hernandorena eta Daniel Molina, Mar del Platako Denak Batekoak, sarituak izan ziren eta Pablo Cufre, Río Cuartoko Gure Ametzakoa aipamen berezia jaso zuen. Euskara munduan zehar barreiatzeko publizitate-iragarki lehiaketan, Sergio Amundarainek, Irma Biscaichipyk, Marta Caldubeherek, Lilian Eloseguik, Emilse Etcheverryk, Nora Huicik, Elsa Jttenek, Nerina Martinezek, Ignacio Mirant-Bordek eta Juan Ondonak irabazi zuten denak Bahía Blancako euskara ikasleak.


Azkenik, txiki taldeak egindako eguberriak zoriontzeko txartelen saria, Mar del Platako euskal etxeko umeentzat  izan zen. Baita La Plata euskal etxeko txikiak ere, aipamen berezi bat jaso zuten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga, Julián Celaya eta Elvira Cortajarena