Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: “Lehen Mailako Arretaren zeregina indartu eta prestigioa ematea ez da aukera soila, beharrizan luzaezina baizik”

2017.eko maiatzak 19

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak Mediku Orokorren eta Familiakoen XXIV. kongresuari eman dio hasiera gaur; 4.000 profesional baino gehiago bilduko dira bertan gaurtik aurrera

 

Jon Darpón Sierra Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak baieztatu duenez, lehen mailako arretaren zeregina indartu eta prestigioa ematea ez da aukera soila, beharrizan luzaezina baizik. Hori adierazi du Mediku Orokorren eta Familiakoen XXIV. kongresuaren inaugurazioan. Gaurtik eta larunbatera arte Donostiako Kursaal Jauregian bilduko dira Estatuko eta atzerriko herrialdeetako 4.000 profesional baino gehiago.   

Sailburuak nabarmendu duenez, lehen mailako arreta nortasun-, ospe- eta antolaketa-krisia pairatzen ari da mundu mailan; aitzitik, alor hori beti da ezinbestekoa, eta inoiz baino garrantzi handiagoa izan beharko luke zahartzearen, kronikotasunaren eta menpekotasunaren ondorioei aurre egiteko. Ildo horretatik, gizartea ohartu beharko litzateke lehen mailako arretako profesionalak, berez, “pertsona bakoitzaren osasunean espezialistak” direla, “osasun-sistemara sartzeko bide onena dira, paziente bakoitzaren historia klinikoa ezagutzen dute eta modu orokorrean tratatzeko baldintzetan daude”.  

Osasun sailburuaren hitzetan, lehen mailako arretaren zeregina indartzea ez da aurrekontu-ahalegina egitea soilik, arreta orokorraren eredua aldatzea baizik: laguntza-prozesuaren erantzukizuna lehen mailako arretako profesionalei itzultzea da, eta berau arrakastaz burutzeko bitartekoak eskaintzea.Aldaketa horrek familiako medikua laguntza-prozesuaren kudeatzaile nagusi bihurtzen du eta paziente gehienak komunitate-mailan mantendu eta tratatzen ditu, bereziki adineko pazienteak eta paziente kronikoak. 

Jon Darponek azpimarratu du Urkullu Lehendakariaren Gobernuak eraldaketa horren buru izateko asmoa duela, lehen mailako arreta osasun-sistemak behar duen lekuan berriz kokatzeko. Hala, gogorarazi du Osakidetzak hainbat lan-ildo dituela:

 

  • Lehen mailako arreta eta ospitaleak populazio-ikuspegitik integratzea, Osasun Erakunde Integratuetan. Horren helburua da integrazio klinikoa erraztea, continuum bat, laguntza-prozesuari balio eta kalitate handiagoa emateko, pertsonen beharrizanen –osasun- zein gizarte-alorrekoen− inguruko profesional ezberdinen elkarlana sustatzea.
    • Lehen mailako arretaren erabakitzeko gaitasuna hobetzea. Horretarako, proba osagarriak egiteko aukera erraztuko da, anbulatorio-alorrean eskuragarri duten teknologia berritu eta modernitzatu, eta erikortasun-zama handiena eta dispertsio geografiko handiena dituzten lehen mailako arretako unitateak indartuko dira.
    • Medikuntza eta erizaintzako profesionalen arteko talde-lana sustatzea, paziente-kupoei dagokienez, eta etxez etxeko erizainena, gizarte-zerbitzuekin koordinatuta.
    • Teknologia berriak, IKTak, zerbitzu klinikoen laguntza-prozesuan txertatzea, mediku eta pazienteen arteko harreman mota berriak, ingurune ezberdinak eta profesionalen elkarlanerako arinagoak eta lan-antolaketarako modu berriak sustatzeko.

 

Era berean, Euskadiko Osasun sailburuak nabarmendu du lehen mailako arretari eta familiako medikuntzari “ikuspuntu guztietatik” eman behar zaiola prestigioa, ospea eta aitortza izan dezan profesionalen alorrean, baita pazienteen artean ere. Hala, familiako medikuntza Medikuntza Fakultateetako berariazko ezagutza-alorra izan behar dela defendatu du, graduondokoan, BAMEan bezala. Beharrizan luzaezin hori, azpimarratu duenez, Euskal Herriko Unibertsitateari helarazi zaio.

“Gure lehentasun nagusia –adierazi du azkenik− Osasun Sistema mantendu eta hobetzea da, unibertsal, publiko eta kalitatezko sistema mantentzea. Horrek ahalegin politikoa eskatzen du, baita plangintza eta finantzazioari dagokienez ere, baina bereziki, osasun-profesional konprometituak eskatzen ditu, eta horien artean daude pertsonen osasunean espezialistak diren medikuak, familiako medikuak, alegia".

 

  

Donostian, 2017ko maiatzaren 18an

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko maiatzak 19

    zergatik ez dago irekia lehiaren barruan, jon darponen ekitaldi publikoen agenda eguneratuta?

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    .@jdarpon sailburuak Mediku Orokorren eta Familiakoen XXIV. kongresuari eman zion hasiera atzo arratsaldean ➡ https://t.co/BH3pM00ISP

  • @jdarpon
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    Lehen Mailako Arretaren zeregina indartu eta prestigioa ematea ez da aukera soila, beharrizan luzaezina baizik https://t.co/YVDJO5LgJQ

  • @jdarpon
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    Fortalecer y prestigiar el papel de la Atención Primaria no es una opción, sino una necesidad inaplazable https://t.co/FbCq93ahmC