Eu

Artolazabal: “Euskal gazteen garapenerako aberasgarria da Europako beste toki batzuetan denboraldi batez ikasi eta lan egitea, eta horrek gure Herrialdea ere aberastuko du”

2017.eko maiatzak 19
  • Eusko Jaurlaritzak enplegua gazteen artean sustatzeko xedearekin gauzatzen dituen planak eta inbertsioak nabarmendu ditu Sailburuak

VG 2017 05 19

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalen ustez, “Europan denboraldi batez ikasi eta lan egiteko Euskal Gazteriak duen aukera pertsona gisa izango duten garapenerako, beste herrialde batzuetan ikasi eta lan egiteko, gurearekiko ezberdinak diren enpresa-kulturatan lan egiteko eta beste herrialde batzuetan kokaturiko arlo ezberdinetako abangoardiako enpresa liderretan laneko esperientzia lortzeko abagune bikaina da. Eta bertan lortuko duten eskarmentu aberats horrek gure Herrialdea aberastuko du ondoren”.

 Eusko Legebiltzarrean emandako hitzaldian Artolazabalek adierazi duenez, “asko dira atzerrira ateratzen diren euskal emakume eta gizon gazteak, eskoziarrak Parisera, alemaniarrak Milanera edo holandarrak Berlinera doazen bezala. Eta, arrazoi berdintsuarengatik, Alsazia, Munich, Stockholm edo Galestik Euskadira datozen gazteak bezala; eta bikaina da hori".

 “Erasmus eta Eurostat dira atzerrira ikastera edo lan egitera atera diren gazteen kopuru zehatzaren inguruko datuak edo kalkuluak eskaintzen dituzten iturri bakarrak. 2014. urtean, esaterako, Europar Batasuneko estatu ezberdinetan goi-mailako hezkuntzako ikasketak egiten zituztenen arteko ia milioi bat eta erdi gazte beste herrialderen batekoak ziren”, adierazi du Artolazabalek.

 Beatriz Artolazabalen esanetan, logikoa da euskal gazte horietako zenbaitek beren lanerako aukerak gure mugetatik at bilatu izana. Jaurlaritzak gizartearekin eta enpresekin bat duen erantzukizuna da Euskadi gazte horientzako erreferente bilakatzea, beren bizitza bertan gara dezaten. Eta horretarako, prestakuntza-sistema erakargarriak, enpresa aurreratuen presentzia eta kalitatezko lan-eskaintzak behar ditugu".

 “Azken urteotako joera positiboa izan da gazteen arteko langabeziari eta enpleguaren berreskuratzeari dagokienean, krisi ekonomikoaren aurretiko balioen azpitik jarraitzen badugu ere. Baina bai Lehendakariak bai nik neuk behin eta berriz errepikatu dugun bezalaxe, gure gazteen enplegua, kalitatezkoa eta gure enpresetan, Jaurlaritzaren helburu nagusietako bat da”, azpimarratu du.

 Artolazabalek adierazi duenez, Gazteen Euskal Behatokiak egin duen “Aurrera Begira 2016 azken txostenak" agerian utzi du Euskal Gazteriak gai honen inguruan duen pertzepzioa aldatu egin dela azken urteotan. 18 eta 34 urte bitarteko gazteen % 7,9ak baino ez du uste atzerrira ateratzera behartuta egongo dela, etorkizunean, enpleguren bat lortzeko. Aipatu portzentajeak behera egin du azken urteotan, langabezia-tasak izan duen beherakadaren eta Jaurlaritzak enplegua gazteen artean sustatzeko gauzatu dituen planen eta inbertsioen ondorioz”. 

 “Atzerriak eskaintzen dituen aukeretan sinesten dugu eta gure gazteak beren etxera berriz ekartzearen alde egingo dugu. “Gazteak etxera itzultzeko” programa bat abiaraziko dugu hemendik gutxira, atzerrian lan egiten duten gazteak Euskadira buelta daitezen. Laguntzak eskainiz euskal talentuak erakarri eta kontratatuko dituzten enpresei”. Programa horrek 1.500.000 euroko zuzkidura izango duela aipatu ostean, ondokoa adierazi du Artolazabalek hitzaldia ixteko: “zenbait gaztek denboraldi batez atzerrian ikasi eta lan egiteko izan duten behin-behineko aukera abagune aberasgarri da eta xedea etxera bueltatzea izan beharko litzateke; honela, gutiok irabaziko genuke, baita Herrialde gisa ere".

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    #youth #juventud https://t.co/RTXXK7NidR Artolazabal: “Juventud Vasca en otras partes de Europa,moportunidad p… https://t.co/U8ThClQ8l2

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    InfoBilbao: Los #bailables estarán amenizados este fin de semana por las orquestas Bailongo y Pérgola ➡ https://t.co/Uc1uxQdS48

  • @ConsejeroD7
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    InfoBilbao: Los #bailables estarán amenizados este fin de semana por las orquestas Bailongo y Pérgola ➡ https://t.co/jfnuBMSYuj

  • @InfoBilbao
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    Los #bailables estarán amenizados este fin de semana por las orquestas Bailongo y Pérgola ➡ https://t.co/agdYKv1Qbt

Ekitaldiko kargudunak