Eu

URAk Larrialdi- eta Arrisku-kudeaketaren XI Jardunaldian parte hartuko du (Donostian, maiatzaren 18 eta 19an)

2017.eko maiatzak 18

Uholdeak dira Euskadin historian zehar kalte gehien sortu dituen arrisku naturala; galerak bai materialetan bai bizitzetan. Hori dela-eta, betidanik izan da gai nagusietako bat erkidegoko plangintza hidrologikoan.

Euskadin indarrean daunde Plan Hidrologikoek finkatu nahi izan dituzten politikek bi alderdi hauek uztartu nahi izan dituzte: alde batetik, egiturazkoak ez diren neurriak (uholde arrisku mailaren araberako erabileren antolamendua, Informazio Hidrologikoko eta alerta goiztiarrerako sistemak, babes zibilierako neurriak, etab.);  eta, beste alde batetik, egiturazko neurriak bakarrik arriskua duten finkatutako hiriguneetan. Horien artean bere biziko garrantzia duten lehenengo taldekoak, batez ere uholde arriskua duten lur gehiago ez okupatzera bideratuta dauden prebentziorako politikak.

Ikuspuntu hau 2007ko urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentarauak bultzatu eta sustatua da, uholde arriskuen kudeaketa eta ebaluaketari buruzkoa; Uraren Esparru zuzentarauak ere bere eginikoa, eta demarkazioetako plan hidrologikoek aintzat hartu beharrekoa. (Horregatik da premiazkoa Uholde arriskuaren kudeaketarako lehenengo planak eta eratorritako berrikuspenak arroko Plan Hidrologikoekin koordinatzea).

Funtsean, honakoak dira aintzat hartu beharrekoak ikuspuntu horren arabera:

  1. Uholdeei aurre egiteko prebentzioa: etorkizunera begira, urak bere egiten dituen lur-eremuetan, ezin erabilera kaltebera gehiagorik baimendu.
  2. Uholdeei aurre egiteko lanak: urak bere egiten dituen eremuetan eraikitako erabilera kalteberak babestu, ibaia ahalik eta gutxien kaltetuko duten neurriekin.
  3. Uholdeak direnerako prestatzea: aurreikuspen hidrometeorologikoa egitea (ur handiko sasoietan, jauzitako euriek sortutako emariek lurrraldea noraino okupatuko duten aurreikustea) eta jendartea babesteko alerta goiztiarra emateko sistemak erabiltzea (herritar eta erabilera kalteberak babesteko sistemak erabiltzea, jauzitako urak lurraldean noraino helduko den aurreikusi eta gero).
  4. Uholdea baretutakoan, berreskuratze eta hausnartzea: gertakariengandik ikasi; gertakari errepikaria bakoitzak dakartzan ikaspenak bide.

Sanz de Galdeanok azaldu du iragarpen hidrometeorologikoa Erabakiak Hartzen Laguntzen duten Sistemetan (SAD) oinarritzen direla. Horiek arro baten balizko erantzun hidrologikoa aurreikusteko balio dute iragarpen  meteorologikoetan oinarrituta. 

Hori dela eta modelizazio eta iragarpen lan bat da. Zein da gertakari meteorologiko batek arro baten izango duen jokaera? Eta sortuko dituen emari eta jariatzeak? Hori aurreikusteko datu asko kontuan hartzen dira: lurren asetasuna eta maila freatikoa, lur mota (gehiago edo gutxiago xurgatzen duen, landaredia dagoen edo ez…) arroan egon daitekeen urtegi baten ijezteko ahalmena, lurrunketa ahalmena temperatura kontuan izanda, jausten dena pilatzeko ahalmena (elur moduan, arroko akuiferoetan…)? 

Sanz de Galdeanok azaldu du iragarpen hidrometeorologikoa bereziki erabilgarria dela muturreko gertakari meteorologikoak dauden momentuetarako, laguntza bat baita Alerta Goiztiar Sistemen prozedura eta erabakiak aurrera eramateko orduan. Hala ere metedologiaren aldetik sistemen modelizazioak etengabeko jarraipena behar du epe luzeagoko tarteetan iragarpen hidrometeorologiko horien kalibrazioa zuzentzen eta hobetzen joan ahal izateko. 

Iragarpen hidrometeorologikoak elkarlan estua, eta etengabekoa behar du iragarpen meteorologikoa egiten duten zerbitzuekin: iragarpen  meteorologikoa ezinbesteko osagaia baita arroetako ibaien jokaera dinamikoa aurreikusi ahal izateko. 

Erronka argia da: ereduaren aurreikuspen ahalmena etengabeko hobetzea, batez ere gertakari meteorologiko bortitzenentzat. Iragarpen meteorologikoak txarrak direnean meteorologia-aurreikuspenen jokaeran aldaketak emateko aukera gehiago daude. Eta horiekin batera emarien iragarpen hidrometeorologikoetan — horietan oinarritzen direnak—. Erronka etengabeko kalibrazioan datza, urte osoan zehar, aurreikusten diren emariak benetan ematen direnekin bat egin dezaten. 

Erronka da, era berean, aurreikuspenak egiteko erabiltzen diren ereduak malguak izatea lurraldeko klimaren gorabeheren eboluzio eta aldaketei moldatu ahal izateko. IPCC-ren (International Panel on Climate Change) klima-aurreikuspenak aurreratzen ari dira etorkizunean prezipitazio erregimena aldatu daitekeela eta prezipitazio gertakari horiek geroz eta kontzentratuagoak eta gogorragoak izango direla. Hori dela eta beharrezkoa dugu iragarpen ereduak horren inguruan batzen diren datu berriekin aberasten joatea. H2O Gurea mugazgaindiko programaren esparruan, URAk lanean dihardu  ur-goraldi bortitzen azterketa  aldaketa klimatikoaren ikuspuntutik era egiteko; lan horren ondorioak, beste lan batzuekin batera, iragarpen ereduen datu gordailua aberastuko dute. 

Informazio gehiago: https://gerenciariesgosyemergencias.eu/?lang=eu

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak