Eu

Maria Jesus San Jose sailburuak Saf€ra partzuergoko Batzar Nagusiko kideak hartu ditu

2017.eko maiatzak 18

Lan eta Justizia sailburu Maria Jesus San Jose sozialistak gaur goizean Saf€ra partzuergoko Batzar Nagusia hartu du, Europar Batasuneko estatu kideen artean industria-segurtasuneko eremuan ikerketako inbertsioa koordinatzen duen partzuergoa. Osalan, Lan eta Justizia Sailaren mendeko erakunde autonomoa, haren bazkidea da hasieratik.

Batzarra Osalanen Zerbitzu Zentralen egoitzan egin da eta 10 herrialde europarretatik etorritako laneko Segurtasun eta Osasun Institutuen 19 ordezkari bildu dira. Saf€ra partzuergoaren helburua industria-segurtasunaren arloko ikerketa sustatzea da, soluzioak garatzeko industria europarraren hazkunde iraunkor bat lortzeko eta lehiakortasuna handitzeko. Horretarako, ekintzak garatzen dituzte elkarrekin, hala nola I+G+Bko proiektuetarako deialdiak, bereziki ETEei zuzenduak.

Hazkunde Adimendun eta Iraunkor baterako Industria Segurtasuneko Ikerketa Europarraren Koordinazioaren -SAF€RA- helburua da, besteak beste, industria-segurtasuneko ikerketa-arlo bat finkatzea, industria-segurtasun europarraren etorkizuneko erronkak identifikatzea eta nazio eta eskualde europarren ikerketa-programen koordinazioa hobetzea industria-segurtasunean, baterako jardueren bidez.

Ildo horretan, Lan eta Justizia sailburuak bere ongietorri-hitzetan azpimarratu duenez, “egungoa bezalako koiuntura batean, non ekonomia suspertzen ari den eta krisi ekonomiko eta finantzario sakonaren ondoren enplegua sortzeko gaitasuna erakusten duen, gure Gobernuaren konpromiso politiko bat dago ekonomiaren susperraldiak enplegu gehiago eta hobea ekar dezan. Izan ere, gure ustez, kalitateko enplegu bat, lanpostu on bat, ezer baino lehen, lan seguru bat da”.

Ikuspegi horretatik eta sinetsita egonik enpresei ezagutza praktikoa ekartzeak zer garrantzi duen, lantokietan aplikatzekoa izan dadin eta hura garatzeko baldintzak hobetu ditzan, Maria Jesus San Josek bere Sailak eta Osalanek Saf€ra bezalako sare baten aldeko apustuari eutsi dio.

“Gure ekonomiarentzat gako den sektore batean, industrialean, ikerketaren alde egiten dugu; Euskadiko enpleguaren % 20 sortzen du eta Barne Produktu Gordinaren % 24. Beraz, Saf€ran bazkide gisa parte hartzea inbertitzea da, Euskadin industrian lan egiten duten ia 200.000 pertsonen segurtasuna dinamizatzeko”, amaitu du sailburuak.

Batzar Nagusiaren ondoren, Saf€raren jarduerak arratsaldean jarraituko du eta bihar Bilboko Iberdrola Dorrean bere 5. Sinposioa egingo da, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok inauguratuko duena.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @socialistavasco
    2017.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera María Jesús San José recibe a los miembros de la Asamblea General de Saf€ra ➡ https://t.co/QK8su9UCoj #SeguridadI…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak