Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Biodonostiak ateak ireki ditu osasun ikerketan erreferente bihurtzeko asmoz

2010.eko azaroak 15

Lehendakariak, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministrarekin batera Euskadiko lehen Osasun Ikerketako Institutua inauguratu du 

Zientzia, ikerketa eta berrikuntza osasun sektorean aplikatzearen garrantzia azpimarratu du Lehendakariak "ekonomiaren hazkundea eta enplegua sortzeko". 

Patxi López Lehendakariak Biodonostia, Euskadiko lehen Osasun Ikerketako Institutua inauguratu du osasun ikerketan nazioarteko erreferente bihurtzeko asmoz. Proiektu honek ikerketa sustatuko du, Lehendakariaren esanetan,  "laborategitik pazienteen ohera doan ezagutza bultzatuko da gaixoen zaintza eraginkorragoa izateko".

Lehendakariak Osasun Ikerketako Institutua aurrera eramateko egin izan den instituzioen arteko elkarlana goraipatu du. Horrek, "institutuaren adierazgarritasuna eta herriarentzat diren proiektuetan adostasunak lortzeko gaitasuna erakusten duela" dio Lehendakariak

Inaugurazio ekitaldian, Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministra, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Odón Elorza Donostiako alkatea izan dira. Zientzia, ikerketa eta berrikuntza osasun sektorean aplikatzearen garrantzia azpimarratu du Lehendakariak "ekonomiaren hazkundea eta enplegua sortzeko". 

Lehendakariak emandako datuen arabera, euskal osasun sistemak 2009an I+G-n inbertitutako kopurua 40 milioi eurokoa izan zen. Datu hau "historikotzat" jo du Lehendakariak, %22ko igoera suposatu baitu aurreko urtearekin konparatuz.

 


 

 
 

 

 

 

3 iruzkin
  • 2010.eko azaroak 16

    No me gusta esto de que no se que cosa se va a "convertir en referencia" En el gobierno anterior todo se convertía en referencia porque Euskadi era el centro del mundo. Me da cosa que los de ahora sigan con el mismo rollo. Para que un centro de investigación biosanitaria sea una referencia en alguna parte, tienen que pasar muchos años y tienen que publicar muchos artículos científicos. Por otra parte eso de referencia es una frase bastante vacía. Si alguien publica un artículo científico y otra persona lo cita ya es "una referencia". Pero supongo que no es esto lo que se quiere decir.

  • 2010.eko azaroak 16

    Enhorabuena al Gobierno vasco y al Ministerio de Ciencia por esta nueva iniciativa. Espero que dé muchos frutos.

  • @Ayto_SS
    2010.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: Biodonostia abre sus puertas para convertirse en un referente internacional de la invest. sanitaria. http://bit.ly/boyQ04

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria