Eu

Sagardoak mugak zeharkatzen ditu

2017.eko maiatzak 18

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok txotx sagardotegien, euskal erritual gastronomikoaren, nazioarteko sustapen-kanpainaren aurkezpenean hartu du parte gaur, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Sagardoaren Lurraldearekin eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearekin lankidetzan.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo diputatu Denis Itxaso; Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko, Enpleguko, Turismoko, Merkataritzako eta Ostalaritzako zinegotzi ordezkari Ernesto Gasco; Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakari Ibon Aburuza eta Sagardoaren Lurraldea Elkarteko kide Nerea Lizeaga.

Kanpaina kultura, gastronomia eta kalitatea maite dituen publiko atzerritar bati zuzenduta dago, eta txotxa erakutsi nahi zaie. Retortilloren hitzetan, erritual horrek “gure mugak gainditu ditu. Aste honetan hiria bisitatzen ari diren biltzarkideak. Edo bizipen-turismo bat probatu nahi duten turistak, bisita hutsa baino gehiago, lurralde baten funtsa ezagutu eta konpartitu nahi dutenak, horientzat guztientzat diseinatu da kanpaina hau”.

Kanpainak sagardotegi bat simulatu nahi izan du eta sustapen-elementu berritzaile bat erabili du. Cider truck ibiltari bat da eta Gipuzkoako sagardogileekin batera joango da haien ibilbidean. Kanpainaren helburua sagardotegietan turismoa eta haien eskaintza gastronomikoa sustatzea da.

“Sagardoaren sasoiak bikain erakusten du “gastro ekintza” batek jatetxeak eta ostalaritza ez ezik turismo-agentzia hartzaileak, hotelak, merkataritza ere butzatzen dituela eta, aldi berean, loturak sortzen ditu tokiko kulturaren eta globalaren artean”, amaitu du sailburuak. “Gure sagardoa salduta gure herria saltzen dugu eta hori egitean geure buruaren irudirik hoberena saltzen dugu”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak