Eu

Josu Erkorekak eta Juan Luis Ibarrak mintegi bat inauguratu dute kasazio-errekurtso autonomiko berriari buruz

2017.eko maiatzak 18

Laneko eta Justiziako Sailburu María Jesús San Josék itxi du ekitaldia

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrarekin batera, inauguratu du, gaur arratsaldean, kasazio-errekurtso autonomiko berriari buruzko mintegia, Eusko Jaurlaritzaren Letraduen Elkarteak,ALEGO-EJALEk, antolatua.

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Presidente Luis Ángel Garridok eman du hitzaldi nagusia. Mintegian, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiko abokatu batzuek parte hartu dute, baita Eusko Legebiltzar, Foru Aldundi, udal, Osakidetza eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko (UPV-EHU) hainbatek ere. Horiez gain, esparru profesional pribatuko zenbait ere izan dira.  

Bilboko Buenos Aires kaleko Justizia egoitzako Liburutegi Aretoan izan den mintegia Laneko eta Justiziako Sailburu María Jesús San Josék itxi du. Honetan, kasazio-errekurtso hori prestatzeak eta aurkezteak planteatzen dituzten auzi nagusiei heldu zaie.

EUSKO JAURLARITZAREN LETRADUEN ELKARTEA

Gainera, gaur arratsaldean izan den ekitaldi horretan, duela 5 hilabete eskas sortutako Eusko Jaurlaritzaren Letraduen Elkartea ALEGO-EJALE aurkeztu dute jendaurrean. Joan den urtarrilaren 20an eratua, erakunde berri hau Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiko profesional-talde batek osatua da, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zuzenbidearen ikerketa, sustapena eta hedapena bultzatzeko helburuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak