Berriak Hezkuntza
Eu

Europako Batzordeak bisita egin du Euskadira, Lanbide Heziketako euskal eredua ezagutzeko

2017.eko maiatzak 17

Europako Batasuneko ordezkaritza bat Euskadin da egunotan, Lanbide Heziketako euskal ereduaren ezaugarri nagusiak zuzen-zuzenean ezagutzeko asmoarekin. Enplegurako Zuzendaritza Nagusiari atxikia den Europako Batzordeko Lanbide Heziketa Atalaren arduradun nagusia, Joao Santos, buru dutela, lan taldea Europako Batasuneko arduradunek osatzen dute, baina baita Europako 14 estatutako ordezkariek ere, Finlandia, Austria, Alemania, Suedia, Italia, Lituania, Estonia edo Erresuma Batuan, besteak beste, enplegu politikez arduratzen direnak.

Gaur goizez, Tknikaren egoitzan hartu du ordezkaritza hau Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak. Goizeko saioetan, mahai inguruetan elkartu dira euskal ordezkariak Europakoekin batera, eta Lanbide Heziketaren inguruko ikuspuntuak partekatzeko aukera izan dute. Saio horietan hizpide nagusietako bat, eta Euskadiko Lanbide Heziketak dituen ezaugarrien artean Europan interesik handiena sortarazten duena, euskal Lanbide Heziketa enpresen beharrei –eta bereziki ertain eta txikiei- ematen ari den erantzuna izan da. Era berean, ekintzailetza-kultura sustatzeko edo Lanbide Heziketako institutuetan bertan enpresak sortzeko egiten den lana, edo irakaskuntza prozesuan ezartzen ari diren metodologia berriak ere hizpide izan dira.   

Gaur arratsaldez berriz, bisita praktikoak burutuko dituzte. Europako ordezkaritzak bertatik bertara ezagutuko ditu aipaturiko metodologia berritzailea ezartzen duten ikasgela horiek. Eredu berritzaile horren elementu nagusia lankidetzazko ikaskuntza da, erronketan oinarritutakoa. Aldaketa metodologiko honek espazio fisikoen antolaera berria ere eskatzen du, eta helburu du ikasgelan testuinguru berriak sartzea, ikaskuntza-prozesuan ikasleen lanbide-konpetentziak hobeto garatzeko bidea emango dutenak (konpetentziak teknikoak zein zeharkakoak). Batasuneko ordezkariek Euskadiko Lanbide Heziketan robotikaren arloa nola lantzen den ere ezagutuko dute arratsaldez, edo 3D inprimagailuen bidezko fabrikazioa zertan den.  

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2017.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Europako Batzordeak bisita egin du Euskadira, Lanbide Heziketako euskal eredua ezagutzeko https://t.co/pcdNExMgcx @Irekia

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Europako Batzordeak bisita egin du Euskadira, Lanbide Heziketako euskal eredua ezagutzeko ➡ https://t.co/mJnkNLqnUa https://t.c

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Joao Santos, Jefe de la Unidad de Formación Profesional de la Comisión Europea, adscrito a la Dirección General de Empleo