Eu

Eusko Jaurlaritzak hiri “produktibo, inklusibo eta iraunkorragoen" aldeko apustua egin du Europa osoko tokiko agintarien aurrean

2017.eko maiatzak 17
  • Ingurumen sailburuorde Elena Morenok Iraunkortasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Europar Sareko (ICLEI) kideen batzar batean parte hartu du, eta “Euskal Adierazpena” herriak eta hiriak eraldatzeko tresna gisa sinatzera gonbidatu ditu.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Elena Morenok herriak eta hiriak “produktibo, inklusibo eta iraunkor” bihurtzeko premia adierazi du gaur eta bihar Bruselan egiten ari den batzarrean.

Elena Morenok ekintza eraldatzaileak maila guztietan identifikatzearen eta ezartzearen garrantzia adierazi du Europa osoko tokiko ordezkarien topaketa honetan. “Ez dagoela oztoporik udalerrien tamainagatik edo proiektuen nondik norakoagatik. Gakoa da erreplikagarriak eta transferigarriak izatea”, ziurtatu du. Xede horrekin, Moreno sailburuordeak etorritako agintari guztiak gonbidatu ditu “Euskal Adierazpenak” proposatzen dituen 15 jarraibideak sinatzera eta abian jartzera, hiriguneen eraldatze ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa eraginkorra izan dadin.

“Tokiko eta eskualdeko erakunde guztiak animatzen zaituztegu “Euskal Adierazpena” sinatzera, eta hura dokumentu inspiratzaile gisa kontuan izateko erronka norbere gain hartzera zuen politikak garatzean, eta Europako herri eta hirien beharrezko eraldatzerantz urrats sendoak ematera”, esan du Morenok ICLEIren batzarraren aurrean.

ICLEIko kide europarren batzarra tokiko eta eskualdeko erakundeen artean soluzio berritzaileak eta eztabaidak trukatzeko topaketa-foro bat da, eta hor analizatzen ari da hiriek zer inpaktu potentzial duten Garapen Iraunkorreko Agentzia inplementatzean eta tokiko erakundeetatik zer mailatan bultza daitezkeen eraldatze-ekintzak beste gobernu-instantzia batzuetan.

Europa mailako ekitaldi hau gai desberdinetako bi eztabaidaren inguruan antolatu da, hala nola hiri-garapena, deskarbonizazioa, etorkizuneko ekonomia (digitala), eraldatze iraunkorra eta gizarte-kohesioa, eta horien ondoren zenbait mahai-inguru egingo dira ICLEIko kideak buru direla. Batzarra bisita tekniko batekin amaituko da, eta bertan aurkeztuko dira hiriek praktikan izan ditzaketen erronkak eta eraldatze-aukerak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak