Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Marcos Muro: “Euskadik 1.000 milioi eurotik gorako laguntza jaso du Europako Gizarte Funtsaren aldetik 1990etik enplegua eta laneratzea bultzatu duten ekintzak egiteko”

2017.eko maiatzak 18

-        “Euskadin pertsona kopuru handi baten lan-perspektibak hobetzean inbertitu dugu”, argudiatu du

-        Europako Gizarte Funtsak 60 urte bete ditu

-        ‘Gizarte-berrikuntza enpleguko eta gizarteratzeko politika publikoetatik sustatzen’ jardunaldiak aditu europarrak bildu ditu

Eusko Jaurlaritzako Enplegu  eta Gazteria sailburuorde Marcos Murok adierazi duenez, “Euskadik 1.000 milioi eurotik gorako laguntza jaso du Europako Gizarte Funtsaren aldetik 1990etik enplegua eta laneratzea bultzatu duten ekintzak egiteko”. Gaur goizean Bilbon izan den ‘Gizarte-berrikuntza enpleguko eta gizarteratzeko politika publikoetatik sustatzen’ jardunaldiaren inaugurazioan zehar arduradunak nabarmendu duenez, “gogoan dugu Europako Gizarte Funtsak azken hamarkadetan enpleguan, prestakuntzan eta gizarteratzearen eta laneratzearen arloan Europa osoan eta gure Euskal Autonomia Erkidego honetan egin duen ekarpena”.

Enpleguaren eta gizarteratzearen arloan politika publikoei aplikatutako gizarte-berrikuntzako adituak, Europako zenbait lekutatik helduak, bildu dituen jardunaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Politiketako eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiarekin eta Gobernu espainiarreko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioarekin lankidetzan. Hain zuzen, Espainiarako Enplegu eta Gizarteratze Politiketako koordinatzaile Stanislav Ranguelovek eta Europako Gizarte Funtsaren Unitate Administratzaileko zuzendariorde orokor Angel Garcia Frontelok bi erakunde horiek ordezkatu dituzte ekitaldian. Gainera, hitzorduak Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Estatuko eta beste herrialde kide batzuetako Enplegu eta Berrikuntza Sozialerako Programa (EaSI) ezartzeaz arduratutako erakundeak bildu ditu, esperientziak trukatzeko eta gizarte-berrikuntzako proiektu zehatzetan erabilgarri dauden tresnak gauzatzeko.

Europako Gizarte Funtsaren sorreraren hirurogeigarren urteurrenarekin bat etorrita, Muro sailburuordeak gogoratu du Euskadin “ibilbide komun luzea dugula, 1990etik”, eta erantsi duenez, “garrantzi handiko ekintzak gauzatu zirenean gure herrialdeko giza baliabideen beharrezko birkualifikazioari heltzeko”.

Une horretatik aurrera eta hurrengo programazio-epetan, Euskadik eskualdeko programa operatiboak edo horien baliokideak izan ditu, ekimen komunitarioak eta partaidetza eskualde anitzeko programetan, Europako Gizarte Funtsaren 1.000 milioi eurotik gorako laguntzarekin. “Euskadin pertsona kopuru oso handi baten lan-perspektibak hobetzean inbertitu dugu, enplegua aurkitzen edo enpresak sortzen lagunduta, lan-merkaturako prestakuntza eta konpetentzia garrantzitsuak emanda, bereziki arazo handienak dituzten pertsonei, eta aukera-berdintasuna modu aktiboan sustatuta zeharkako elementu gisa”, adierazi du Marcos Murok.

Jardunaldia

Gaur goiz osoan zehar Bizkaia Plazako Eraikineko ekitaldi-aretoan egin den jardunaldian bi hizlari izan dira, eztabaidatu behar ziren gaiei buruzko kontzeptuzko esparru bat aurkeztu dutenak:

  • Claire Grapeloux, Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Politiketako eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiaren ekimenen koordinatzailea, eskuragarri dauden tresnei eta europar finantzaketa-aukerei buruz hitz egin duena.
  • Eta Gotzon Bernaola, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendaria, gizarte-berrikuntzako aktore garrantzitsuei buruz mintzatu dena.

Gainera, Estatuko eta Europako hainbat lekutatik etorritako zenbait adituk europar tresnek finantzatutako jardunbide egokiei buruzko zazpi proiektu aurkeztu dituzte:

-       Europako Gizarte Funtsaren Berrikuntza Sozialeko Programa Saxonia Beherean (Alemania).

-       EaSIk Belgikan finantzatutako MISSION proiektua.

-       EaSIk Frantzian finantzatutako ‘La Rendez-vous des droits’  proiektua.

-       Espainiako ‘Itinerarios grupales de empleo en centros penitenciarios’ proiektua, EGIFek finantzatua.

-       Murtziako eskualdeko EUROEMPLEO proiektua, Europako Gizarte Funtsak finantzatua.

-       ERSISI proiektua, EaSIk Nafarroan finantzatua.

-       Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Programa de Emprendimiento e Innovación Social’ proiektua, EGIFek finantzatua.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Innobasque
    2017.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jornada ‘Promoviendo la innovación social desde las políticas públicas de empleo e inclusión social’ ➡ https://t.co/RVimUMAPqg

  • @basquemployment
    2017.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #fse #basquecountry https://t.co/v38eKVcyAI
    Euskadik 1000 MM €tik gorako laguntza jaso du EGF aldetik 1990etik https…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    #fse #basquecountry https://t.co/v38eKVcyAI
    Euskadik 1000 MM €tik gorako laguntza jaso du EGF aldetik 1990etik https://t.co/TCmZa2ohip

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Stanislav Ranguelov, coordinador de Políticas de Empleo e Inclusión Social para España de la CE y Ángel García Frontelo, subdirector general de la Unidad Administradora del FSE del Ministerio de Empleo y Seguridad Social del Gobierno español