Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Itzarrik, Euskadin gehien inbertitzen duten BGAEen artean, %4,82ko errentegarritasunarekin itxi du 2016

2017-05-17
  • 134 milioi euro inbertitzen ditu Euskadin, bere guztizko ondarearen %22.
  • Bazkideen borondatezko ekarpenek eta beste BGAE batzuetatik izandako intsuldaketek %50,3ko eta %26,9ko hazkundea izan dute, hurrenez hurren.
  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, Itzarri sortu zenetik, %4,33 UTBkoa da, KPI %2,61 gaindituz.

Gaur, asteazkenean, maiatzaren 17an, Gasteizen aurkeztu du Itzarri BGAEk 2016ko kudeaketa-balantzea bere gobernu-organo gorenaren aurrean, Ohiko Batzar Nagusian, zeinak onetsi egin duen aurkeztutako txostena. Aurreko ekitaldiak berretsi egin du Itzarriren jardunak gizartearen aldetik jasotzen duen babesa, bazkideen borondatezko ekarpenek nabarmen hazten jarraitu baitute. Babes horren ondorioz joera bat sendotu da: bazkide guztiek Erakundean jarria duten gero eta konfiantza handiagoa. 2016an, bai ondareak bai errentagarritasunak, berriro gainditu dituzte aurreko ekitaldian izandakoak. Gainera, Euskadin gehien inbertitzen duten BGAEen artean kokatu dute Itzarri, 134 milioi euroko inbertsioarekin.

Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko 90.909 langile biltzen ditu gaur egun Itzarri BGAEk. 2016ko abenduaren 31n, 607 milioi eurokoa da bere ondarea. Jardunean bete dituen hamaika urteetan urteko batez besteko %4,33ko errentagarritasuna lortu du Itzarrik, KPI %2,61ean gaindituz.

Orain, Euskadin inbertsio handiena egin duten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako bat da, 134 milioi eurotik gorakoa izanik, guztizko ondarearen %22,07, alegia.

INBERTSIOAK EUSKADIN 2016/12/31n

Mila euro

%

EUSKO JAURLARITZA

52.617

%8,66

BANKOA

17.565

%2,89

CIE AUTOMOTIVE

12.220

%2,01

KUTXABANK

11.319

%1,86

TUBACEX

11.193

%1,84

IBERDROLA

5.196

%0,86

LABORAL KUTXA

5.003

%0,82

TUBOS REUNIDOS

2.336

%0,38

MASMOVIL IBERCOM

2.699

%0,44

CAF

2.681

%0,44

BBVA

1.901

%0,31

GLOBAL DOMINION ACCESS SA

1.142

%0,19

TEKNIA

1.044

%0,17

GESTAMP

629

%0,10

EUSKATEL

584

%0,10

NBI BEARINGS EUROPE, S.A.

499

%0,08

IKFen ZEHARKAKO PARTAIDETZA

5.402

%0,89

GUZTIZKOA

134.029

%22,07

Administrazio-gastu doituak izan ditu Itzarrik, ondarearen %0,39 (sektorean baxuenetakoak). Bazkideen borondatezko ekarpenek goranzko joeran jarraitu dute, %50,37 gehituz. Gainera, beste IKFetatik Itzarriri egin zaizkion intsuldaketak %26,94 gehitu dira 2016an zehar.

ITZARRI IKFREN ERRENTAGARRITASUN HISTORIKOAK

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

%3,41

%5,23

%3,75

%-4,44

%5,55

%3,66

%-3,26

%11,17

%11,90

%6,92

%4,15

%4,82

 2016 ekitaldian ordaindutako prestazioen guztizkoak 10,8 milioi eurora egin du gora (%1,8 bere ondarearen gainean): erretiroagatik, 8,9 milioi euro; desgaitasunagatik, 1,2 milioi euro; heriotzagatik, 633 mila euro; eta, langabeziagatik, 149 mila euro.

*Kontsultatu hemen prentsa oharra osoa

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2017-05-17

    Comentario de Twitter:
    #Itzarri una de las EPSVs a la cabeza de la inversión de #Euskadi, cierra 2016 con una rentabilidad del 4,82% https://t.co/fw5ZPE6rqM

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2017-05-17

    Comentario de Twitter:
    #Itzarri 2016an, bai ondareak bai errentagarritasunak, berriro gainditu dituzte aurreko ekitaldian izandakoak https://t.co/ywL9HaF3GY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)