Eu

“Kongresuen turismoaren egonaldia fidelizatu eta luzatzeko lan egin behar dugu”, azaldu du Harkaitz Millanek

2017.eko maiatzak 17

Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Harkaitz Millanek maiatzaren 18a eta 20a bitartean Donostian egingo den Medikuntza Orokorreko eta Familia Medikuntzako XXIV. Kongresu Nazionalaren aurkezpenean parte hartu du. Bere hitzaldian, kongresuen turismoaren garrantzia nabarmendu eta beren egonaldian zehar aisia-jarduerak egin ditzaten lan egin beharra dagoela adierazi du, “egonaldia luzatu eta errepikatzeko gogoarekin joan daitezen”.

Honela, Millanek esan duenez, urte-sasoien mende ez dagoen turismo mota bat fidelizatu eta lurraldean zehar banatzeko aukera izango dugu, “turismo jasangarriagoa lortuz”.

MICE turismoak Euskadiko turismo osoaren % 10 suposatzen du dagoeneko, kultura eta ekitaldiak produktuak duen pisuaren oso antzekoa. “Museoak bisitatu edo ekitaldietara joateko datozen turisten adina turista jasotzen ditugu kongresu edo biltzarrek erakarrita. Eta turismo horren gastu-bolumen guztia 56 milioi eurokoa dela zenbatetsi da”, azaldu du Millanek.

Millanek adierazi duenez, kongresu edo biltzar batera joateko arrazoi nagusia jorratuko den gaia da eta azken aldiotan bilakaera oso positiboa antzeman da kokapenari eta gizarte-programari loturiko alderdietan. “Bertaratuek, kongresuak duen interesak bultzatuta hartzen dute joateko erabakia, ezbairik gabe, baina bere kokapenak eta bere inguruan antolaturiko jarduerek geroz eta garrantzia handiagoa hartu dute erabakia hartzerakoan”.

Horrenbestez, gaineratu du zuzendariak, Euskadik duen turismo-potentzial guztia atal horretan landu beharra dago, MICE arloarekin lan-harreman estua ezarri eta turistak gure lurraldera erakartzeko. Bertaratuen % 80ak jomugaren inguruko informazioa kongresuaren antolatzaileen eskutik jasotzen du eta “beren eskutik joan beharko dugu turismo-promozio hoberena eskaintzeko. Euskadi Esperientzia apartekoa eskaini beharko dugu harrera, bizipen eta eskainitako zerbitzuei dagokienean, bertaratuak errepikatzeko gogoarekin joan daitezen”.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak