Eu

Turismo zuzendariak “Pintxoaren Eguna” aurkeztu du Milanen

2017.eko maiatzak 17

Ekitaldi gastronomikoa ekainean ospatuko da hiri italiarran.

Gaurko aurkezpenean, Maider Etxebarriak azpimarratu du “ekitaldi honi ematen zaion laguntza Gobernuak eta Sailak Euskadiren aberastasun gastronomikoa, gure turismoaren elementu bereizgarri gisa, azpimarratzeko duten estrategian kokatzen dela”. 

Gaur aurkeztu da Milanen “Pintxoaren Eguna”, ekainean hiri italiarran ospatuko den jardunaldi gastronomikoa, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eta Milanen Espainiak duen turismo bulegoaren laguntzarekin.

Aurkezpena Cosentino enpresak Italiako iparraldeko hiri honetan duen dendan izan da eta, bere hitzaldian, Turismoko zuzendaria Maider Etxebarriak OET-aren eta Gamarrako Ostalaritza Eskolaren kolaborazioa eskertu du, azken hau izango baita “kreazio txiki hauek, sukaldaritza artearen obra nagusiak” egingo dituena.

Aldi berean, “gastronomiak, turismoa indartu eta dibersifikatzeaz gain eta oporretarako ohiko urtaroak beste sasoi batzuetara zabaltzen laguntzeaz gain, zalantzarik gabe bertako garapen ekonomikoan eragina duela” aipatu du.

“Pintxoaren Eguna” euskal turismoaren nazioarteko 5. merkatuan ospatuko da, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta USAren atzetik. Hain zuzen ere, 2016an 61.061 bidaiari italiar iritsi ziren eta 131.726 gaualdi egin zituzten Euskadiko turismo-establezimendutan.

Gaur egun, Euskadi eta Italiaren artean konektibitate ona dago, aipatutako erregistroak haz daitezen guztiz garrantzizkoa dena. Honi buruz, Etxebarriak esan du ziur dagoela “Ryanair-en Bergamo eta Gasteiz arteko airelinea berriak, egun dauden Milan, Venezia eta Erromarekin daudenekin batera, bidaiari italiar gehiago erakarriko dituela, gure aparteko gastronomia ezagutzera ezeze Euskadiren turismo-eskaintza anitza ezagutzera.”

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko maiatzak 31

    buen evento que espero sea exito orgulloso buena gestion gobierno vasco pnv pse

  • @socialistavasco
    2017.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La directora de #Turismo presentó ayer el “Día del pintxo” en Milán ➡ https://t.co/yTkZOpiQyc #Gastronomía https://t.co/SiXwo0

  • @BabiaTresCantos
    2017.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @ZarurJared: La directora de #Turismo presentó ayer el “Día del pintxo” en Milán ➡ https://t.co/sGG2bvkYh5 #Gastronomía https://t.co/Ck

  • @ZarurJared
    2017.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    La directora de #Turismo presentó ayer el “Día del pintxo” en Milán ➡ https://t.co/sGG2bvkYh5 #Gastronomía https://t.co/CkSYawym94

  • @90MilCiudadanos
    2017.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La directora de #Turismo presentó ayer el “Día del pintxo” en Milán ➡ https://t.co/yTkZOpiQyc #Gastronomía https://t.co/SiXwo0

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak