Eu

URAk abuztuan amaituko du Urumean uholdeei aurre egiteko lanen I. Fasea, Martutenen

2017.eko maiatzak 16
  • Horrela azaldu dute Donostiako Udalean egin den Urumea ibaiaren arroan uholde arriskua kudeatzeko Erakundearteko Batzordearen 17. Bileran. 
  • Momentu honetan URAk lanen inguruan hirigintza-egokitzapenean dihardu, eta Añarbeko Uren hornidura-hoditeria amaitzen, ibaian gora Urumearen gainetik doana. 
  • Lan horiek, Donostiako auzoa Urumearen ur-goraldi natural eta errepikakorretatik babesteko lanen I. Fasearen barnean daude: 19 milioi euroko aurrekontua dauka eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du. 
  • URAk aurreikusita dauka epe laburrera lanen II. Fasea informazio publikora zabaltzea. 

Donostia/San Sebastián. 2017.05.16 Gaur egin da, Donostian, Urumea ibaiaren arroan uholde arriskua kudeatzeko Erakundearteko Batzordearen 17. bilera. Batzar horretan aztertu egin dira parte hartzen duten erakundeek azken hilabeteetan egindako lanen egoera.

I. Fasearen bideratzea

URAk azaldu du Urumea bideratze-lanen I. Fasea, Martutenen, aurrera doala. Urumearen arroak dagoeneko bere behin-behineko sekzioa dauka bere luzera osoan eta ekaintz-tanga abian dago ur-goraldi bat emango balitz. Lanak, hala ere, abuztura arte jarraituko dute.

Hornidura-hoditeri berria gaur egungo hoditeria botatzea ahalbidetuko duena

URAk lanean dihardu Añarbeko hornidura hodi berria amaitzeko. Hoditeria berri horrek Urumearen hiru metro azpitik igaroko da.

Aurreikusita dago abuztuan Añarbeko Urak dagoeneko zerbitzua eskaini ahal izatea eta horrela ibaia gainetik doan hoditeria zaharra bota ahal izatea. Azpiegitura horrek arazoak sor ditzake ur askoko gertakari batean Urumeak ekar lezakeen elementu handi batek buxatu eta kargan jartzen badu.

Euri-urentzako kolektorea, ekaitz tanga, saneamendu sarea

Azken hilabeteetan euri-uren sare berriaren kolektore sarea amaitu da. Udalaren uren zerbitzua sarea egiaztatzen ari da. Era berean, ekaitz-tangan ere probak egin dira behin-betiko abian jarri ahal izateko, momentu honetan larrialdi egoeretarako erabili badaiteke ere.

Saneamendu sare berria eta hondakin-uren ponpaketa berria ere amaituak daude, Añarbeko Urak martxan jarri baino lehen egin beharreko proben zain.

Ibaian gora dagoen lur-muinoa burutu egin da, futbol zelaiko parkearen horma eta uhatearekin batera,

II. Fasea

Batzordean, URAk azaldu egin du proiektua amaitua dagoela eta hurrengo asteetan informazio publikora zabaltzea aurrekusten dela. Bertan hainbat lana zehazten dira: bideratzea, ekaitz tanga jartzea hiri-drainatzea bermatzeko, eta Añarberen saneamendu sarea berriztatzea. Aurrekontua 16.857.097,73 €-koa izango da.

Errepikatzen diren ur-goraldi naturalen aurrean ezin esan arriskua zero denik

Ibaia bideratzeko eta azpiegiturak ordezkatzeko proiektu honek uholdeen aurrean segurtasuna handituko du Martutene inguruan eta ibaian gora, baina ezin esan uholdeen aurrean arriskurik ez dagoenik. Halaber, lanok nabarmen handituko dute Martuteneko herritarren segurtasun maila.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2017.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    @uraEJGV k abuztuan amaituko du Urumean uholdeei aurre egiteko lanen I. Fasea, Martutenen ➡ https://t.co/bzM8HUzhnf

  • @iarriolal
    2017.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    @uraEJGV concluirá en agosto la fase 1- obras de defensa ante inundaciones del Urumea a su paso por Martutene ➡ https://t.co/bEqj2VSiAQ

Ekitaldiko kargudunak