Eu

Jaurlaritzak Azterketa Juridikoen Zentroarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena eman du aurrez aurreko eta on line jardueretan transferitutako mediku forentseek parte hartzeko (Gobernu Bilera 2017-05-16)

2017.eko maiatzak 16

Eusko Jaurlaritzak Azterketa Juridikoen Zentroarekin (CEJrekin) lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena eman du CEJk antolatutako aurrez aurreko prestakuntza eta on line jardueretan transferitutako mediku forentseek parte hartzeko.

Joan den otsailaren 15ean, CEJk autonomia-erkidegoetan justizia-administrazioaren arloan transferitutako eskumenak dituzten mediku forentseek parte hartzeko plazen deialdia egin zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegotik plaza hauek eskatu ziren: 

  • Hiru parte-hartzaile Indarkeriazko Heriotzari buruzko prestakuntza-jardueran (A-1 taldea, Patologia). On line.
  • Hiru parte-hartzaile Nortasun Nahasmenduko jardueran (C-1 taldea, Psikiatria/Psikologia). On line.
  • Parte-hartzaile bat Klinika Psikiatrikoa Eguneratzea prestakuntza-jardueran: Perspektiba Forentsea. Aurrez aurrekoa.
  • Parte-hartzaile bat ADNaren azterketan: Ikasketa Biologikoak. ADNa, genetika forentsea, identifikazio genetikoa, peritu-probetan oinarrituta hartutako erabakiak… Aurrez aurrekoa.
  • Hiru parte-hartzaile Gorputzeko Kaltean (gorputzeko kaltearen balorazioa, D-1 taldea). On line.
  • Parte-hartzaile bat Sexu Indarkerian. Mediku forentsearen esku-hartzea, bereziki toxikoak aipatuta.

Hitzarmen honetan ezartzen den lankidetza aipatutako parte-hartzaileentzako prestakuntza-jarduerak finantzatzea, antolatzea eta kudeatzea izango da. CEJk bere gain hartuko ditu lankidetza-hitzarmen honetan programatutako prestakuntza-jardueren antolakuntza, kudeaketa eta gainbegiratzea. Gainera, aprobetxamendu-ziurtagiria jaulkiko die ebaluazioa gainditu duten mediku forentseei.

Halaber, hitzarmen honen jarraipen-batzorde bat eratuko da, CEJko ordezkari batek eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste bat osatua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko