Eu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hitzarmen bat sinatu dute prestakuntzaren arloan (Gobernu Bilera 2017-05-16)

2017.eko maiatzak 16

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) arteko hitzarmen bat onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak. Estatuko karrera judiziala osatzen duten pertsonei eta Euskadiko administrazio publikoetako langileei zuzendutako zikloen, ikastaroen, mintegien, solasaldien eta mahai-inguruen antolakuntzan bi erakunderen arteko lankidetza-lerroak finkatzen ditu hitzarmen horrek.

Akordio honen emaitza gisa antolatzen diren jardueretan, ikerketaren arloan nahiz prestakuntzaren arloan, hasieran behintzat, Europako Eskubidearen aplikazioa izango da lehentasunezko eremua.

Akordioaren arabera, aldeetako bakoitzak behar adina denborarekin jakinaraziko ditu programatzea aurreikusita dituen jarduerak, beste aldeari aukera emateko parte hartuko duen ala ez erabaki dezan.

Lankidetza-hitzarmena datorren abenduaren 31ra arte egongo da indarraldian, nahiz eta berriro luzatu ahal izango den, bi aldeek nahi izanez gero, beste urte natural batez.

JARRAIPEN-BATZORDEA 

Sinatzen duten bi aldeetako bakoitzaren –Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta IVAP– bi ordezkarik osatutako batzorde batek koordinatuko ditu bi erakundeak eta kontrolatu eta ebaluatuko du burutu behar diren jarduerak nola eramaten diren aurrera. Gainera, batzorde horrek, urtean behin gutxienez bilduko denak, beharrezko aldaketak proposatu ahal izango ditu, eta akordioaren burutzapenean sortu ahal izango diren zalantza guztiak argituko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko