Berriak Lehendakaritza
Eu

Elkarrekin Bonoen bi deialdi onartu dira, guztira 250.000 euro (Gobernu Bilera 2017-05-16)

2017.eko maiatzak 16

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Elkarrekin Bonoen programan jasotako diru laguntzen hiru lerrotako bi deitzeari aurten.

Zehazki, Elkarrekin Bonoen deialdia honako bi alor hauetarako onartu da: toki bizikidetzarako (150.000 euro) eta herritarren parte hartzerako (100.000 euro). Kasu bietan, diru-laguntzak bake eta bizikidetzaren alorrean lanean ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko irabazte asmorik gabeko erakundeei zuzendu zaizkie.

Diru laguntzen hirugarren lerroa —hezkuntza alorreko proiektuak finantzatzeko dena, hain zuzen — laster onartuko da 350.000 euroko guztizkoarekin.

Elkarrekin Bonoen programa 2014an jarri zen abian, bakea, giza eskubideak, indarkeria eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko ahalegin gehigarri gisa. Horrela irabazi asmorik gabeko erakunde baten eta ikastetxe baten, udaletxe baten edo herritarren parte-hartzearen esparruko erakunde baten artean sustatutako proiektuak diruz lagunduko dira.

Proiektu horiek ordaintzeko, Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak bono sistema bat aurreikusi du horien kudeatze arduraduna baita; alegia, ekarpen ekonomiko bat egingo da, besteak beste, bakearen kulturan, giza eskubideetan, adiskidetzean edo gatazken konponbidean emandako prestakuntza- edo dinamizazio-zerbitzuen justifikatutako ordu bakoitzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FundacEllacuria
    2017.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobadas dos convocatorias de Bonos Elkarrekin, por un total de 250.000 euros ➡ https://t.co/cSPRKME4f4 #PazConvivencia

Komunikabideek behera kargatzeko