Eu

Lide Amilibia: “pertsona konprometituak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen balio nagusia dira; haien eragileak eta gasolina, haiek izateko arrazoia”

2017.eko maiatzak 16

Gaur, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak esan du pertsonak direla “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen balio nagusia", euren “eragileak eta gasolina direlako, euren izateko arrazoia alegia” Gaur arratsaldean Gasteizen Begiradak antolatutako ‘Hirugarren sektore sozialaren mugarriak’ jardunaldian, Amilibiak azpimarratu du “erakundeez hitz egin dezakegula, baina siglen atzean, beti, pertsona konprometituak aurkituko ditugula, eta pertsona horiek guztiek gauza bat dutela komunean: sinesten duten zerbaiten alde lan egiteko gogoa”.

“Gizarte bidezko, bateratu, inklusibo, solidario, berdintasunezko, parte hartzaile eta demokratiko” baten alde Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin lan egiten duten eta haiei laguntzen dieten 160.000 pertsona inguruk egiten duten lana azpimarratu du Amilibiak. Horrela, Euskadik Hirugarren Sektore Sozialean 3.000 erakunde inguruko sare bat duela, eta hauek 35.000 pertsona inguru dituztela lanean azpimarratu du. Horretaz gain, erakunde horiek 125.000 boluntarioren laguntza jasotzen dute. Horrek duen balio ukiezinaz gain, sektoreak euskal ekonomiaren BPGd-aren % 2 gainditzen duela kalkulatu da.

“Erakundeok instituzio horien lana sustatu behar dugu; lan hori indartu, lagundu eta zaindu behar dugu. Etorkizuna hobea izango da herritarren konpromisotik sortutako erakundeekin batera lan egiteko gai bagara. Eta hala egingo dugula hitzematen dugu”, azaldu du sailburuordeak bere hitzaldian.

Lide Amilibiak ere azpimarratu du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren aitorpena sustatzeko estrategia aurki osatuko dela. Lan horrek “Hirugarren Sektore Soziala aitortzeko eta sustatzeko” balioko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Olabarrieta, Diputada de Acción Social de la DFA; e Isabel Martínez, del Ayto. de Vitoria-Gasteiz