Eu

Retortillok jazzaldien aurkezpenean azaldu duen moduan “turistak erakarriko dituen jarduerak eta pakete turistikoak sustatzen ditugu musika-jaialdiek emandako bulkadak lagunduta “

2017.eko maiatzak 17
  • Egindako aurkezpenak Iñaki Añúari, Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren ea 40 urtez zuzendaria izandakoari, omenaldia egiteko aukera eman du.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta kontsumo Saileko sailburuak Euskadiko jazzaldiak aurkeztu ditu beren zuzendariek lagunduta. Sailburuak zuzendarien lana eskertzeaz gain, aipamen berezia egin dio Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren presidenteari “Jazzaldiari emandako ea 40 urteengatik, jazzari lotutako gero eta handiagoa den grinagatik eta Jazzaldiak egun duen lekura heltzeko aukera ahalbideratu duen gorputz eta arima aritutako lan diziplinatuagatik.”

Retortillok azaldu du musika-jaialdiak finkatutako turismo-erreferentzia direla eta  Turismo, Merkataritza eta kontsumo Sailak turistak erakarriko dituzten eta Euskadi Basque Country marka munduan zehar  zabalduko dituzten jarduerekin eta pakete turistikoekin laguntzen dituela ekimen hauek. “2016an Vitoria-Gasteizen egondako ostalaritza-okupazioaren maila % 80,3 izan zen, Donostian % 86 eta Bizkaian % 69.

Sailburuaren hitzetan,  musika ekitaldi baten inguruan egondako 50.000 mila pertsona baino gehiago horiek lurralde osoa deskubritzeko duten turista bilakatzen dira. “ Hiru lurraldeetan jaialdiak izateak bisitarien fluxuak orekatzeko, gure geografian zehar turistak banatzeko eta baliabide hurbilenetan sartzeko  aukera ematen digu”.

Hori dela eta, Retortillok adierazi duen bezala,  sailaren helburua Euskadik duen irudi turistikoaren barruan sendotzea eta haiei lotutako produktu turistikoa sortzea eta promozionatzea da, “ musika onaz gozatzera datozenak Euskadi ezagutzeko eta berriro etortzea erabakitzeko ahalbidetzen duena.”

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak