Berriak Lehendakaritza
Eu

VII plana egiteko abiatu den parte hartze prozesuaren berri eman du Emakunderen zuzendaritza kontseiluak

2017.eko maiatzak 17

Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, gaur bildu da Emakunderen organo gorenaren kontseilu berritua

2016ko Emakume eta Gizonen egoerari buruzko Zifrak txostena onartu du eta Indarkeriaren Lege Proiektuari buruzko informazioa eman du

Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuelarik, eta Izaskun Landaida Emakunderen zuzendariarekin batera, Emakunderen Zuzendaritza Kontseilu berritua bildu da gaur arratsaldean Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan bertan. Bilera honetan Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII Plana egiteko abian dagoen parte hartze prozesuaren berri eman da. VII Plana legealdi bakoitzaren hasieran Emakundek lantzen duen plana da eta euskal erakundeek berdintasunaren inguruan izango dituzten ardatz estrategikoak finkatzen ditu.

Plan berriak aurreko planetan abian jarritako prozesu eta lan ildoak mantenduko ditu eta prozesu parte hartzaile baten bitartez eratzen ari da. Honetarako ekarpenak egingo dituzten hainbat interes talderekin lan egiteko espazio eta lan metodologiak jarri dira martxan. Parte hartzeak eremu politikoa, teknikoa, soziala eta herritarrena du kontuan. Eremu teknikoan jada egiten ari dira bilerak Gobernu, foru aldundi eta udaletako berdintasunerako pertsonal teknikoarekin; emakumeen elkarteekin egin beharreko kontrastea, Emakunderen Aholkularitza batzordearen bitartez egiten ari da; eremu politikoan, berdintasun eta indarkeriaren inguruko koordinazio organoekin; eta hiritarrekin, kontsulta publikoaren bitartez. Prozesu parte hartzailea bukatzean, Emakunderen Zuzendaritza Batzordeak berak onartuko du Berdintasunerako VII Plana.

Honekin batera, gaurko bileran 2016ko EAEko Emakumeen eta Gizonen egoerari buruzko Zifrak txostena onartu da, baita VI. Berdintasun Planari dagokionez euskal erakundeek egindako ekintzen ebaluazio txostena eta Emakunderen 2016ko Memoria. Hurrengo estekan 2016ko ZIFRA TXOSTENAREN LABURPENA eskuratu daiteke.

Honez gain, Emakundek 2017rako duen Akzio Plana aurkeztu da, eta honetan finkatzen den mugarrietako bati buruzko informazioa eskaini da, hain zuzen ere, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko lege proiektuaren ingurukoa. Nazioarteko estandarretara egokitzearen beharrak eragindako arau aldaketa da, bereziki Estanbuleko hitzarmenari egokitzearen beharrak, eta baita Haur eta nerabeak babesteko lege berriei eta Biktimaren Estatutuaren Legeari. Proiektu honek gaur egun emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean egiten ari den lana indartu eta osatuko du.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2017.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    VII plana egiteko abiatu den parte hartze prozesuaren berri eman du Emakunderen zuzendaritza kontseiluak. https://t.co/w7J6vmR7kI

  • @jdarpon
    2017.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Dirección de Emakunde da cuenta del proceso participativo para elaborar el VII Plan para la Igualdad https://t.co/eYfg5Igr01

Ekitaldiko kargudunak