Berriak Lehendakaritza
Eu

Abiadura Handiak Euskadi eta Mediterraneoa lotuko ditu 4 ordutan soilik

2009.eko azaroak 04

Patxi López lehendakariak Kantauriko erkidegoen eta Mediterraneokoen arteko trenbide sarearen aurkezpenean parte hartu du

Sare honek 700 kilometrotik gora izango ditu, bide berriak eta aurretik existitzen diren beste batzuen egokitzapena kontuan hartuz. Lópezek adierazi du Espainia egituratzen laguntzen duen proiektu hau garrantzitsua dela eta tartean dauden eskualdeen garapen ekonomikoa eta soziala hobetzen dituela

Kantauri eta Mediterraneo itsasoa trenbideen bitartez 4 ordutan lotzea. Hori da Kantauriko erkidegoen eta Levantekoen artean abiadura handiko sare bat sortu nahi duen proiektu honen helburua. Sustapen Ministerioak gidatutako proiektu honek, gainera, 7 autonomia erkidego sartzen ditu tartean, besteak beste, Euskadi. Patxi López lehendakariak trenbide sare honek "Espainiaren etorkizunerako eta trena pasatuko den erkidego bakoitzaren garapen ekonomiko eta sozialerako izango duen garrantzi handia" nabarmendu zuen eta ezinbestekotzat jo zuen "etorkizunaren trena ez galtzeko".

Sare honen aurkezpen ofizialaren ekintza Zaragozako Kongresu Jauregian ospatu zen. Bertan izan ziren José Blanco Sustapen ministroa eta sare honek zeharkatuko dituen 7 Autonomia Erkidegoetako presidenteak eta kontseilariak: Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Gaztela eta Leon, Aragoi eta Valentzia.

Bere hitzaldian, Patxi López lehendakariak proiektu honen garrantzia defendatu zuen, "Espainiaren etorkizunerako oso garrantzitsua" delako, izan ere, Kantauri-Mediterraneoa trenbide sareak trena igaroko den erkidego guztien garapen ekonomiko eta soziala hobetuko baitu, "enplegua sortzen duen inbertsio bat delako, balio erantsia duena" krisi garaian, eta prestazio handiko trenbide sare honek "elkarrengandik oso urrun dauden hiriak, Bilbao eta Valentzia, lotuko dituelako, sare azkar, seguru, moderno eta iraunkor baten bidez". "Herrialdea egituratuko du erkidego desberdinak kohesionatuko dituen zeharkako ardatz baten bitartez eta gure bi itsaso handiak lotzeko aspaldiko desira bat beteko du", adierazi zuen.

Izan ere, 7 autonomia erkidegoetako ordezkariak proiektu beraren inguruan biltzen dituen irudi "ezohikoak", lehendakariaren ustez, proiektu honen garrantzia adierazten du eta "herrialde mailako proiektu handiak aurrera eraman ahal izateko guztiok dugun batzeko gaitasuna erakusten du, guztion garapen eta ongizatearen alde egiteko".

Abiadura handiko ia 800 km

Trenbide sare honen trazatuak luzeran 780 kilometrotik gora ditu, eraikuntza berrikoak nahiz eraberrituak diren trenbideen artean. Eusko Jaurlaritzari gehien interesatzen zaion trazatuetako bat Euskadi eta Nafarroa lotzen dituena da. Izatez, lehendakariak bere hitzaldia aprobetxatu zuen Ministerioari eskatzeko Trenbidearen Euskal Y-aren eta Abiadura Handiko Nafarroako Sarearen arteko loturarako azterlan informatiboa onartzea ahalbidetuko duen prozedura ahalik eta gehien bizkortzeko". Ministerioari Aizkorri eta Aralar parke naturaletan eraginak mugatzen dituzten irtenbide egokienak aukeratzeko eta ingurumenaren ikuspegitik eragin txikiena duen trazatua planteatzeko eskatu zion.

Azkenik, lehendakariak "Espainia ekonomikoki eta sozialki eraldatuko duen" proiektu bat amaitzeko deia egin zuen eta ziurtatu zuen terroristen aurrean Zuzenbide Estatuaren "garaipena" izango dela, ez dutelako hori geldiaraztea lortuko

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria