Berriak Lehendakaritza
Eu

Izatezko bikoteen erregistroaren funtzionamendurako erregulazio berria onetsi du Eusko Jaurlaritzak

2017.eko maiatzak 16

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2017 Programari, 35 milioi eurorekin

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Euskal Autonomia Erkidegoko izatezko bikoteen erregistroaren erregelamendu arautzailea onesten duen dekretu berriari. Dekretu horrek 2004ko aurreko dekretua aldatzen du, indarrean dagoen oraingo araudira egokitzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko helburuz. Aldaketa horrekin gutxitu eta argitu egiten da eskaera desberdinekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak gaur adierazi bezala, Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Berritasunen artean, erregelamendu berriak ezarritakoaren arabera, izatezko bikotea desegin egiten denean generoko indarkeriagatik, Erregistroa arduratuko da beste bikotekideari izatezko bikotearen eraketa-adierazpena indargabetzeko erabakia jakinarazteaz. Gainera, murriztu egiten da ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko ohiko epea, hiru hilabetetik bi hilabetera. Bestalde, erregelamendua Euskal Zuzenbide Zibileko Lege berrira egokitzen da; beraz, nahitaezko baldintzetako bat izango da, izatezko bikotea osatzen dutenetatik batek gutxienez, euskal auzotasun zibila izatea.

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2017 Programari, 35 milioi eurorekin. Joan den martxoaren 12an Sestaoko suteak erasandako pertsonentzako salbuespeneko laguntza-lerro bat onetsi da. Gaur heldu dieten gaien artean, Erkorekak jakinarazi du Eusko Jaurlaritza hasia dela lantzen Sasoikako Lanaren Arretarako IV. Plan Integrala

ZIBERSEGURTASUNA EUSKADIN

Besteren artean, estatu-mailan enpresak eta instituzioak ere erasan dituen ziberreraso masiboari buruz hedabideek galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, eraso horrek ez du Euskadi “kutsatu”. Adierazi duenez, defentsa eta kontrolerako mekanismo guztiak eguneratu dira, "bertsio modernoenak" aplikatuz, ondo funtzionatu duten segurtasun-neurriak alegia, nahiz eta Exekutiboa erne dagoen eta lanean jarraitzen duen oraindik gainditu ez den mehatxuaren aurrean.

EGUNGO BESTE GAI BATZUK

Bihar Madrilen izango den Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari dagokionez, non Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean Kupoaren gainean lortutako akordioa itxiko den, Erkorekak azpimarratu duenez, akordio horrekin “azkena ematen zaie 15 urteko desadostasunei” arlo fiskalean, eta autogobernua indartzeko balioko du gainera.

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoan gaurko deitutako grebari buruz, Eusko Jaurlaritzak berriro exijitu die sindikatuei "errealitate-printzipioa izan dadila nagusi" planteatutako negoziazioetan, Exekutiboari exijitzen ari baitzaie "euren esku ez dauden" neurriak hartzeko. Horregatik, langileek grebarako duten eskubidea errespetatu arren, sindikatuek aipatutako arrazoiak "ez daude batere justifikatuta" Exekutiboaren iritziz.

2017-05-16 gai zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)