Berriak Lehendakaritza
Eu

Innobasque-ren batzar orokorrera eta Global Innovation Day-ra bertaratu da Lehendakaria

2017.eko maiatzak 16
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu Lehendakariak iragarri duenez Eusko Jaurlaritza amaitzen ari da dagoeneko zibersegurtasun-zentroaren proiektua duela gutxi gertatutakoa bezalako erasoei aurrea hartzeko

Bilboko Euskalduna jauregian izan den Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Orokorrari hasiera ematera bertaratu da Iñigo Urkullu Lehendakaria. Gainera, gaurko Global Innovation Day eguna ospatzeko antolatu diren tailerrak eta estandak bisitatzeko aukera ere izan du. Lehendakariak bertan iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak azkena eman dio zibersegurtasun-zentro baten proiektuari; zentro horrek duela gutxi gertatutakoak bezalako eraso informatiko masiboen aurrean koordinatzeko aukera emango du, baita eraso horiek prebenitzeko eta arintzeko bete beharreko jarraibideak hedarazteko ere.

Lehendakariak jakinarazi duenez, SPRIri atxikitako unitate espezifiko bat izango litzateke, loturako pertsonekin Ertzainan eta Ejien, segurtasun informatikoaz arduratzen den sozietate publikoan. Zentroaren zeregina euskal enpresen zerbitzura bideratuta egongo da nagusiki. “Zentroak konexio bat izango du nazioarteko zentroekin, gaitasuna eta talentuen sustapena bultzatuko ditu, eta erregulazio bat lantzea ahalbidetuko du jarduera egokien gidekin eta zibersegurtasuneko erreferentziazko estandarrekin", azaldu du.

Bisitaldian eta Innobasque-ren batzarraren irekiera-ekitaldian, Lehendakariarekin batera izan dira: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola, eta Osasuneko sailburu Jon Darpón. Innobasque-ko lehendakari Alberto García Erauzkin ere izan da bertan. Foro horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak berrikuntzarekin hartua duen konpromisoa nabarmendu du Lehendakariak, betiere lehiakortasuna eta enplegu-aukeren sorkuntza bultzatzeari begira. “Euskadin etorkizuna irabazi nahi badugu, aberastasun ekonomiko eta ongizate handiagoa sortu nahi badugu, berritzeko ezinbesteko premia dugu”, adirazi du.

Global Innovation Day euskal berrikuntzaren elkarraldi nagusia da, hemendik gutxira ezarriko diren berrikuntza-joeretan sakontzeko gonbit egiten duena. Gainera, berrikuntzaren azkeneko hamarkadan zehar ibilaldi bat egingo duen denboraren makina handi batekin aurkezten da edizio hau. Jardunaldian zehar hainbat tailer eta jarduera antolatu dira ezagutza trukatzeko, esperimentatzeko eta pertsonen artean loturak sortzeko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alezmvp
    2017.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus ultima proyecto de centro de #ciberseguridad q permitirá la coordinación ante ataques informáticos masivos https://t.co/AY26yUcSLQ

  • @alezmvp
    2017.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Lehendakariak iragarri duenez,Eusko Jaurlaritzak azkena eman dio #zibersegurtasun-zentro baten proiektuari https://t.co/AY26yUcSLQ

Ekitaldiko kargudunak