Eu

Ernesto Sainz Lanchares: "gizarteratzea eta aniztasuna Herri bat eraikitzeko oinarriak dira”

2017.eko maiatzak 13

 

  • Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia politikako eta Aniztasuneko zuzendaria, “Zarautz´tik Mundura” jaialdian
  • “Pertsona guztiok laguntzen dugun Euskadi bidezko, kohesionatu eta solidario batean sinesten dugu”

Zarautz 17 05 13 12 45

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz Lancharesek, gaur eguerdian, “Zarautz´tik Mundura” Jaialdian hauxe adierazi du: “gizarteratzea eta aniztasuna ere Herri bat eraikitzeko oinarri direla, pertsona guztiok laguntza ematen dugun Euskadi bidezko, kohesionatu eta solidario batean sinesten dugulako”.

 

Gipuzkoako herri horretako Foruen plazan egindako ekitaldi batean, Ernesto Sainz Lancharesek parte hartu du Argentina, Sahara, Peru, Bolivia, Nikaragua, Senegal, Guatemala, Kolonbia, Mexiko, Txina eta Paraguayko ordezkaritzen ekintzen erakusketan, Euskal Dantzen, Hector Montillaren rancheren, Horizontes Latinos taldearen, Palmira taldearen interpretazioan eta Son Kandela taldearen emanaldian.

 

Zarautz´tik Mundura” kultur anitzeko Jaialdian egindako hitzaldian, Sainz Lancharesek hauxe adierazi du: “Zarautz eta Euskadi lurralde bakartuak ez direnez, hemengo kultura diferenteak elkartzen diren ospakizun honen hamargarren urteurrenean hauxe aldarrikatu nahi dut: aniztasunetik gurea bezalako herri bat ere eraikitzen dela, guztiok gure ekarpenak egiten ditugun Euskadi bidezko, kohesionatu eta solidario batean sinesten dugulako”.

 

“Eusko Jaurlaritzatik aitortzen dugu, bizipenez eta esperientziaz beterik, gure lurraldeari balio eta ikuspegi berriak eskaintzen dizkioten Euskadira heltzen direnen integrazioa eta bizikidetza ahalbidetzen duten elkarteen eta pertsonen lana” esan du Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak.

 

Sainz Lancharesek gogoratu du “duela egun batzuk Lehendakariak euskal herritarrentzako une sinboliko bat bizi izan zuela, hainbat herriren bonbardaketen 80. Urteurrena gogoratzeko ekitaldian, Iñigo Urkulluk Gernikaren eta Auschwich-en arteko senidetzean parte hartu zuenean”.

 

“Gerraren eta indarkeriaren aurrean, Auschwitzen atsekabeari lotutako Gernika herrian bertako arbolaren kimu bat landatu genuen, elkarrekin gure konpromisoa berretsiz eta, Urkullu lehendakariak adierazi bezala, “mundu hobe baten itxaropena ereinez”. Pertsona guztien bizitza, duintasuna eta giza eskubideak errespetatzen dituen mundua” gogoratu du Sainz Lancharesek Zarautzen.

 

“Gure herrira heltzen diren pertsona askok, besteak beste, euren erlijioa, etnia edo sexu-izaera bezalako gaiekin lotutako gatazka armatuetatik edo jazarpenetatik ihes egiten dute. Hori dela-eta, utz iezadazue Zarauztik Giza Eskubide unibertsal gisa Bakea ere aldarrikatzen” azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak