Berriak Hezkuntza
Eu

Elkarrizketarako prest dagoela azpimarratu baina "errealismoa” eskatu die Uriarte sailburuak sindikatuei

2017.eko maiatzak 15

Hezkuntzako sailburuari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian

Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek berriro adierazi du Eusko Jaurlaritza prest dagoela sindikatuekin elkarrizketan jarduteko, baina "errealismoa" eskatzen die planteatu dituzten errebindikazioetan, haietako batzuk "ez baitaude gure esku". Gainera, erantzukizuna eskatu die euskal irakaskuntza publikoko greba-deialdiaren aurrean, ikasturtearen amaiera "arriskuan ez jartzeko". Hala ziurtatu du gaur goizean Euskadi Irratiko “Boulevard" saioan emandako elkarrizketan. 

Uriartek azpimarratu duenez, sindikatuek mahai gainean jarritako errebindikazioak negoziatzen jarraitzeko borondatea du bere sailak, kontuan izanik ikastetxe publikoetan biharko, baita maiatzaren 23rako ere, greba-deialdiari eusten diotela. Hala eta guztiz ere, sailburuak gogorarazi duenez, ez da erraza izango errebindikazio horietako batzuk gauzatzea, Espainiako Gobernuak ebatzitako araudien menpe baitaude, eta beraz, “errealismoa” eskatzen die beren planteamenduetan. Hala, ordezkapenak lehenengo egunetik betetzeko eskakizuna edo LOMCEren indargabetzea jarri ditu adibide gisa.

Gainera, sailburuak azaldu duenez, ikasturte honetan gidaritza-jardunean ari dira euskal irakaskuntza-sistemaren diagnostiko egokia egiteko aukera emango duen ebaluazio-mota bat taxutzeko, hezkuntza-etapa bakoitza amaitzean ikasleen profila ezagutu ahal izateko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak